[itzul] marcar un antes y un despues
vegiluz a bildua ej-gv.es
vegiluz a bildua ej-gv.es
Ast, Abe 2, 11:32:47, CET 2004
Ez nago guztiz ados, izan ere denboran gertatzen den zerbait bada, baita
espazioan ere.
Eta, jakina, ez dut nahi alegiazko esanahirik hartzea.
Beste modu batean planteatuko dizuet:
"Mugarri horrek marca un antes y un despues."
Edota
"Mugarri horrek iragan eta geroaren arteko .........ekarri du"
Hain zuzen, politikariek egindako zerbaitez ari da, aldaketa ekarri duena.
Eta: "mugarri horrek aldaketa ekarri du gerora"????
Veronica Egiluz
-----Mensaje original-----
De: Xabier Mendiguren [mailto:xmendiguren a bildua elkarlanean.com]
Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2004 12:11
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] marcar un antes y un despues
Nik uste ez dagoela iragana eta geroa aipatu beharrik. Mugarriak espazialak
dira berez, baina gertakari hitzarekin baldin badoa, garbi dago alegiazko
esanahia hartzen duela hitzak, gertakaria, definizioz, denboran gertatzen
den zerbait delako.
Beraz, neurean egoskor: kontrako arrazoi sendorik ezean, aski da esatea
gertakariak mugarria jarri/ekarri/ipini duela.
X.
el 2/12/04 10:57, GUREAN BAI - Merkataritza en
gureanbai a bildua elgoibarkoizarra.com escribió:
"Gertakari horrek iraganaren eta geroaren arteko mugarria ekarri du". Ezta?
Ainara
----- Original Message -----
From: vegiluz a bildua ej-gv.es
To: itzul a bildua postaria.com
Sent: Thursday, December 02, 2004 10:52 AM
Subject: RE: [itzul] marcar un antes y un despues
Agian hori, Iñaki:
Gertakari horrek iragan eta geroaren arteko mugarria ekarri du
Zer iruditu?
Veronica Egiluz
-----Mensaje original-----
De: i-aldako a bildua shee-ivef.com [mailto:i-aldako a bildua shee-ivef.com]
Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2004 10:35
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] marcar un antes y un despues
Portzierto, oraintxe ohartu naiz "iragan(aren) eta geroaren arteko..."
beharko luke, ezta?
-----Mensaje original-----
De: i-aldako a bildua shee-ivef.com [mailto:i-aldako a bildua shee-ivef.com]
Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2004 10:33
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] marcar un antes y un despues
Unibertsitateen Euskal Legearen aplikazioa dela eta, antzeko zer edo zer
itzuli nuen:
"iragana eta geroaren arteko mugarria ekarri duen aro berri bat zabaltzen
ari da".
-----Mensaje original-----
De: vegiluz a bildua ej-gv.es [mailto:vegiluz a bildua ej-gv.es]
Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2004 9:57
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] marcar un antes y un despues
Egun on:
Goiko horren baliokiderik, mesedez....
Eskerrik asko aldez aurretik
Veronica Egiluz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041202/bc082641/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago