[itzul] marcar un antes y un despues

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Ast, Abe 2, 12:15:43, CET 2004


Re: [itzul] marcar un antes y un despuesAdibidez: 
gertaera hori "eztakizeren" abiapuntu izan zen
gertaera horren ondorioz, "eztakizer" aldatu egin zen
  ----- Original Message ----- 
  From: vegiluz a bildua ej-gv.es 
  To: itzul a bildua postaria.com 
  Sent: Thursday, December 02, 2004 12:11 PM
  Subject: RE: [itzul] marcar un antes y un despues


  Eskerrik asko denei, bereziki xabier eta josemariri

  Orain garbiago ikusi dut: hala ere, erdarazkoak hito hitza eta "un antes y un despues" erabiltzen ditu, jarraian: "Este segundo hito marca un antes y un despues" 



  Alde batetik erdarak nahasi egiten du eta, bestetik, nik neuk hainbeste buelta eman eta gero. Baina oraingoan zuei esker asmatuko dudalakoan nago, itsu-itsuan ibili eta gero.... J



  Abiapuntua erabiliko dut



  Veronica Egiluz



  -----Mensaje original-----
  De: Josemari Navascués [mailto:aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es] 
  Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2004 12:01
  Para: ItzuL
  Asunto: Re: [itzul] marcar un antes y un despues



  Ni Xabierrekin nago. Gogoratu, euskaraz denbora eta espazioa askotan ez direla bereizten; adibidez, hemendik aurrera esaten da eta ez oraindik aurrera.

  Veronicak, aipatzen duen adibidean, mugarria eta antes y después nahastu egiten ditu, zeren ez baita:

  mugarri horrek marca un antes y un después

  baizik eta 

  horrek mugarria ezartzen du.



  Hala ere, agian beranduegi nabil, baina, nire ustez, euskaraz ez dago esamolde hori zertan itzuli:



  hortik aurrera...

  ...abiapuntua izan zen

  -z geroztik...

  harrezkero...

  horren ondorioz/eraginez...



  tesuingururik gabe ezin da zehaztu, baina, seguruenik, esaldia itzul daiteke (esanahia aldatu gabe) esamolde hori erabili gabe.





    ----- Original Message ----- 

    From: vegiluz a bildua ej-gv.es 

    To: itzul a bildua postaria.com 

    Sent: Thursday, December 02, 2004 11:32 AM

    Subject: RE: [itzul] marcar un antes y un despues



    Ez nago guztiz ados, izan ere denboran gertatzen den zerbait bada, baita espazioan ere. 

    Eta, jakina, ez dut nahi alegiazko esanahirik hartzea.



    Beste modu batean planteatuko dizuet: 



    "Mugarri horrek marca un antes y un despues."

    Edota

    "Mugarri horrek iragan eta geroaren arteko .........ekarri du"



    Hain zuzen, politikariek egindako zerbaitez ari da, aldaketa ekarri duena.



    Eta: "mugarri horrek aldaketa ekarri du gerora"????



    Veronica Egiluz



    -----Mensaje original-----
    De: Xabier Mendiguren [mailto:xmendiguren a bildua elkarlanean.com] 
    Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2004 12:11
    Para: ItzuL
    Asunto: Re: [itzul] marcar un antes y un despues



    Nik uste ez dagoela iragana eta geroa aipatu beharrik. Mugarriak espazialak dira berez, baina gertakari hitzarekin baldin badoa, garbi dago alegiazko esanahia hartzen duela hitzak, gertakaria, definizioz, denboran gertatzen den zerbait delako.

    Beraz, neurean egoskor: kontrako arrazoi sendorik ezean, aski da esatea gertakariak mugarria jarri/ekarri/ipini duela.

    X.

    el 2/12/04 10:57, GUREAN BAI - Merkataritza en gureanbai a bildua elgoibarkoizarra.com escribió:

    "Gertakari horrek iraganaren eta geroaren arteko mugarria ekarri du". Ezta?

    Ainara

    ----- Original Message ----- 
    From: vegiluz a bildua ej-gv.es 
    To: itzul a bildua postaria.com 
    Sent: Thursday, December 02, 2004 10:52 AM
    Subject: RE: [itzul] marcar un antes y un despues

    Agian hori, Iñaki: 



    Gertakari horrek iragan eta geroaren arteko mugarria ekarri du 

     Zer iruditu? 




    Veronica Egiluz


    -----Mensaje original-----
    De: i-aldako a bildua shee-ivef.com [mailto:i-aldako a bildua shee-ivef.com] 
    Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2004 10:35
    Para: itzul a bildua postaria.com
    Asunto: RE: [itzul] marcar un antes y un despues 



    Portzierto, oraintxe ohartu naiz "iragan(aren) eta geroaren arteko..." beharko luke, ezta? 



    -----Mensaje original-----
    De: i-aldako a bildua shee-ivef.com [mailto:i-aldako a bildua shee-ivef.com] 
    Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2004 10:33
    Para: itzul a bildua postaria.com
    Asunto: RE: [itzul] marcar un antes y un despues 



    Unibertsitateen Euskal Legearen aplikazioa dela eta, antzeko zer edo zer itzuli nuen:  



    "iragana eta geroaren arteko mugarria ekarri duen aro berri bat zabaltzen ari da". 



    -----Mensaje original-----
    De: vegiluz a bildua ej-gv.es [mailto:vegiluz a bildua ej-gv.es] 
    Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2004 9:57
    Para: itzul a bildua postaria.com
    Asunto: [itzul] marcar un antes y un despues 



    Egun on: 
    Goiko horren baliokiderik, mesedez.... 

    Eskerrik asko aldez aurretik 

    Veronica Egiluz 




-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041202/444366b3/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago