[itzul] marcar un antes y un despues
vegiluz a bildua ej-gv.es
vegiluz a bildua ej-gv.es
Ast, Abe 2, 12:20:38, CET 2004
Jakina, baina hurrengo ataletan aipatuko da "eztakizer hori"
Gertaera hori berez abiapuntua da, deskribapena baino ez.
Eskerrik asko guztioi
Veronica Egiluz
-----Mensaje original-----
De: Josemari Navascués [mailto:aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es]
Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2004 12:16
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] marcar un antes y un despues
Adibidez:
gertaera hori "eztakizeren" abiapuntu izan zen
gertaera horren ondorioz, "eztakizer" aldatu egin zen
----- Original Message -----
From: vegiluz a bildua ej-gv.es <mailto:vegiluz a bildua ej-gv.es>
To: itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, December 02, 2004 12:11 PM
Subject: RE: [itzul] marcar un antes y un despues
Eskerrik asko denei, bereziki xabier eta josemariri
Orain garbiago ikusi dut: hala ere, erdarazkoak hito hitza eta "un antes y
un despues" erabiltzen ditu, jarraian: "Este segundo hito marca un antes y
un despues"
Alde batetik erdarak nahasi egiten du eta, bestetik, nik neuk hainbeste
buelta eman eta gero. Baina oraingoan zuei esker asmatuko dudalakoan nago,
itsu-itsuan ibili eta gero.... :-)
Abiapuntua erabiliko dut
Veronica Egiluz
-----Mensaje original-----
De: Josemari Navascués [mailto:aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es]
Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2004 12:01
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] marcar un antes y un despues
Ni Xabierrekin nago. Gogoratu, euskaraz denbora eta espazioa askotan ez
direla bereizten; adibidez, hemendik aurrera esaten da eta ez oraindik
aurrera.
Veronicak, aipatzen duen adibidean, mugarria eta antes y después nahastu
egiten ditu, zeren ez baita:
mugarri horrek marca un antes y un después
baizik eta
horrek mugarria ezartzen du.
Hala ere, agian beranduegi nabil, baina, nire ustez, euskaraz ez dago
esamolde hori zertan itzuli:
hortik aurrera...
...abiapuntua izan zen
-z geroztik...
harrezkero...
horren ondorioz/eraginez...
tesuingururik gabe ezin da zehaztu, baina, seguruenik, esaldia itzul daiteke
(esanahia aldatu gabe) esamolde hori erabili gabe.
----- Original Message -----
From: vegiluz a bildua ej-gv.es <mailto:vegiluz a bildua ej-gv.es>
To: itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, December 02, 2004 11:32 AM
Subject: RE: [itzul] marcar un antes y un despues
Ez nago guztiz ados, izan ere denboran gertatzen den zerbait bada, baita
espazioan ere.
Eta, jakina, ez dut nahi alegiazko esanahirik hartzea.
Beste modu batean planteatuko dizuet:
"Mugarri horrek marca un antes y un despues."
Edota
"Mugarri horrek iragan eta geroaren arteko .........ekarri du"
Hain zuzen, politikariek egindako zerbaitez ari da, aldaketa ekarri duena.
Eta: "mugarri horrek aldaketa ekarri du gerora"????
Veronica Egiluz
-----Mensaje original-----
De: Xabier Mendiguren [mailto:xmendiguren a bildua elkarlanean.com]
Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2004 12:11
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] marcar un antes y un despues
Nik uste ez dagoela iragana eta geroa aipatu beharrik. Mugarriak espazialak
dira berez, baina gertakari hitzarekin baldin badoa, garbi dago alegiazko
esanahia hartzen duela hitzak, gertakaria, definizioz, denboran gertatzen
den zerbait delako.
Beraz, neurean egoskor: kontrako arrazoi sendorik ezean, aski da esatea
gertakariak mugarria jarri/ekarri/ipini duela.
X.
el 2/12/04 10:57, GUREAN BAI - Merkataritza en
gureanbai a bildua elgoibarkoizarra.com escribió:
"Gertakari horrek iraganaren eta geroaren arteko mugarria ekarri du". Ezta?
Ainara
----- Original Message -----
From: vegiluz a bildua ej-gv.es
To: itzul a bildua postaria.com
Sent: Thursday, December 02, 2004 10:52 AM
Subject: RE: [itzul] marcar un antes y un despues
Agian hori, Iñaki:
Gertakari horrek iragan eta geroaren arteko mugarria ekarri du
Zer iruditu?
Veronica Egiluz
-----Mensaje original-----
De: i-aldako a bildua shee-ivef.com [mailto:i-aldako a bildua shee-ivef.com]
Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2004 10:35
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] marcar un antes y un despues
Portzierto, oraintxe ohartu naiz "iragan(aren) eta geroaren arteko..."
beharko luke, ezta?
-----Mensaje original-----
De: i-aldako a bildua shee-ivef.com [mailto:i-aldako a bildua shee-ivef.com]
Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2004 10:33
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] marcar un antes y un despues
Unibertsitateen Euskal Legearen aplikazioa dela eta, antzeko zer edo zer
itzuli nuen:
"iragana eta geroaren arteko mugarria ekarri duen aro berri bat zabaltzen
ari da".
-----Mensaje original-----
De: vegiluz a bildua ej-gv.es [mailto:vegiluz a bildua ej-gv.es]
Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2004 9:57
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] marcar un antes y un despues
Egun on:
Goiko horren baliokiderik, mesedez....
Eskerrik asko aldez aurretik
Veronica Egiluz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041202/404bbff6/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago