[itzul] marcar un antes y un despues
JESUS MARIA ZABALETA
jzabaleta a bildua bezeroak.euskaltel.es
Ast, Abe 2, 13:02:38, CET 2004
Denboraren eta lekuaren erreferentziak elkarren lekuan erabiltzea
hizkuntza askotan (denetan ez bada) gertatzen dela besterik ez dut esan
nahi (X. Mendigurenen erantzunean inplizitu dago horixe). Denborazko
esapideen etimologiari erreparatzen bazaio, hala ere, argiago ikusten
da. Hizkuntzak, azken finean, ez dira horren desberdinak, hiztunak ere,
azkenean aski berdinak garelako (homo happyens).
----- Jatorrizko Mezua -----
Norengandik: Josemari Navascués <aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es>
Data: Osteguna, Abendua 2, 2004 12:34 am
Gaia: Re: [itzul] marcar un antes y un despues
> Re: [itzul] marcar un antes y un despuesAipatu dituzun
> hizkuntzetan biak erabil daitezke, baina euskaraz, ez (zer edo
> zergatik izango da).
> Halaber, de entonces en adelante, euskaraz "harrezkero" da, eta
> horrek ere ez du denbora markaren izpirik, ez eta denborazko
> markadun ordezkorik ere.
>
> "De aquí en adelante" ezagutzen dugu ba, eta de ahí, de allí en
> adelante; "de ahora en adelante" ere bai, baina "de entonces en
> adelante"S edota forward: a step forward, eta from this day forward.
> Alegia, hizkuntza askotan gertatzen direla oso antzeko gauzak
>
> Josu Zabaleta
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago