[itzul] Harkia
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ast, Abe 9, 13:40:02, CET 2004
>Izango ez da ba euskara! Hiztegietan ez baletor ere, nazioarteko hizkuntza
>politikoan normala da, eta Txillardegik ehunka aldiz erabilia.
Barkatu nire esateko (idazteko) modu trakets, ezain eta ezgauza (beste
batzuen buru argien -eta aiurri biziaren- parean sekula santan egongo ez
den honako honen ezjakinduriaren frogarri argi eta garbia!)! Orain arte,
itxuraz, euskal hiztegietan jaso barik zegoela besterik ez nuen adierazi
gura. Egia da, euskal hiztegietan agertu ez arren, munduko berba
guzti-guztiak ere gure-gureak dira, mailegatu egiten ditugun neurrian.
Txillardegik erabili izana bada argudio bat, baina ez dakit berba euskal
hiztegietara helarazteko bestekoa (Euskaltzaindian duen itzalari
erreparatuz gero, bederik!).
Salam aleikum!
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago