[itzul] Harkia
Mikel Elorza
gringo a bildua armiarma.com
Ast, Abe 9, 16:11:21, CET 2004
Txillardegik ez ezik, Txomin Peillenek edo Xipri Arbelbidek Aljeriako
gerrari buruz idatzitako liburuetan ere uste dut badatorrela hitza, eta
seguru nago garai hartako "Herria" aldizkarian ere topatu ahalko dela, eta
baita oraintsu Xabier Montoiak kaleratu duen eleberrian, "Elektrika"
izenekoan. Eleberri hau, trilogia baten hirugarrena, Aljeriako Gerraren
garaian eta Aljerian "gertatzen" da; Frantziako Armadarekin gerran soldadu
ari den euskal herritar baten zenbait gorabehera kontatzen dizkigu.
Eta uste dut ez dugula esan behar hitza euskarazko dela mundu osokoa delako.
Aljeriakoa bakarrik balitz ere, euskara da baldin eta euskaldunok erabili
izan badugu, ala?
Mikel
----- Original Message -----
From: <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, December 09, 2004 1:40 PM
Subject: Re: [itzul] Harkia
>
>
>
>
> >Izango ez da ba euskara! Hiztegietan ez baletor ere, nazioarteko
hizkuntza
> >politikoan normala da, eta Txillardegik ehunka aldiz erabilia.
>
>
> Barkatu nire esateko (idazteko) modu trakets, ezain eta ezgauza (beste
> batzuen buru argien -eta aiurri biziaren- parean sekula santan egongo ez
> den honako honen ezjakinduriaren frogarri argi eta garbia!)! Orain arte,
> itxuraz, euskal hiztegietan jaso barik zegoela besterik ez nuen adierazi
> gura. Egia da, euskal hiztegietan agertu ez arren, munduko berba
> guzti-guztiak ere gure-gureak dira, mailegatu egiten ditugun neurrian.
> Txillardegik erabili izana bada argudio bat, baina ez dakit berba euskal
> hiztegietara helarazteko bestekoa (Euskaltzaindian duen itzalari
> erreparatuz gero, bederik!).
>
> Salam aleikum!
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago