[itzul] Recitativo
Agurtzane Mallona
amallona a bildua euskal.deusto.es
Or, Abe 10, 08:01:46, CET 2004
DRAEk honela definitzen du: "Estilo que consiste en cantar recitando".
Operazaleek oso ondo ezagutzen dute era hau. Dena ez dira izaten ariak
eta orkestraren emanaldiak halakoetan. Egoten dira zati batzuk kantariek
kanta egin bai baina errezitatu egiten dituztenak, hau da, esan baina
musikari jarraituz edo tonu bat mantenduz. Ez dakit lagundu dizudan.
Euskaltermen ez dut ezer aurkitu eta Elhuyar hiztegian "errezitatu"
aditza baino ez dakar. Musikan ni baino adituagoa denen batek ea gehiago
laguntzen dizun. Ondo izan.
Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago