[itzul] Centro de Tecnificación de Fútbol del Valle del Deba

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Abe 14, 14:57:36, CET 2004


 > Gotzon, hor (Futbol Teknifikazio Zentroa) kasu-markaren bat edo 
marratxo bat beharko luke, ezta?

Ez dut uste, osagaien hasiera letra larriz idatzirik dagoenez. Ikus 
Euskaltzaindiak esandakoa:

«Oharra: osagai biak letra larriz hasten direnean hobe da hitz elkartua 
marrarik gabe idaztea. Errotuluetan, zenbait titulutan eta izendapenetan 
agertzen da hori batez ere: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Kultura 
eta Turismo Saila, Garraio Zuzendaritza, Medikuntza Fakultatea, 
Bertsolari Txapelketa, Zinema Jaialdia, Ur Kirolak eta abar.»

http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0025.htm

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago