[itzul] Deportividad y elegancia

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Ost, Abe 15, 12:14:31, CET 2004


Ez dakit zer izango garen, baina nola itzuli galdera egin duen Sergio
Azkaratek erabaki beharreko zerbait da. Zuk bezain argi izan balu, ez zuen
botako galdera. Dena den, hitzkuntza guztietan eremu semantikoak modu
desberdinean zabaltzen (desitxuratzen?) dira, eta, niri iritziz, euskaraz
asko eta asko zabaldu beharra dago kiroltasun hitzarekin kirol-prestazioak,
kirol-sena, dituen zerbaiten tasunak biltzeko. Gaztelaniaz ere bai, noski,
kasu bera baita eremuari dagokionez, baina hitzen doinua aldatu egiten da
hizkuntza batetik bestera, eremu bera izanda ere. Publizistari galdetu behar
zergatik eman duen "Deportividad y Elegancia" eta ez "Deportivo y Elegante",
hori izan baitateke gakoa.
Baina nik ez diot inori esaten zer egin behar duen. Sergiori lagungarria
izango zitzaiolakoak, berak erabaki dezala...

----- Original Message -----
From: "Josemari Navascués" <aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, December 15, 2004 9:05 AM
Subject: Re: [itzul] Deportividad y elegancia


Egun, on denoi:
Zer esan nahi duen gauza bat da, eta zer dioen beste bat. Gu itzultzaileak
gara eta ez hobetzaile/konpontzaile/sendatzaileak.
Gaztelaniaz "deportividad" dena, euskaraz "kiroltasuna" da. Gaztelaniaz
trakets geratzen dela, euskaraz ere, hoberik ezean, trakets (traketsago
jartzen ez dugun bitartean, gaitzerdi).
Berriro diot, nire ustez, adjektibo horren eskasia jatorrizkoa da, hau da,
gaztelaniazko bertsioarena.
Erdaraz ez du jartzen: "prestaciones/características deportivas/de
deportivo" edo antzekorik; beraz, itzuli dagoena eta kito. Gaztelaniaz
ulermena (eremu semantikoa) zabaltzeko gai bagara, euskaraz ere gai izango
gara, ezta?
Ongi izan ;-).

----- Original Message -----
From: "txema" <txeyarza a bildua telefonica.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, December 15, 2004 8:16 AM
Subject: Re: [itzul] Deportividad y elegancia


> Egun on; ze automobil den eta testuingurua jakin beharko, baina ez dut
uste
> zuk aipaturiko esanahi hori duenik (gaztelaniaz, zuk diozun bezala, modu
> desegokian adierazita badago ere), baizik eta kirol-prestazioak eta
> doteretasuna uztartzen dituena automobila dela, edo hala diotela
behintzat,
> hots, aldi berean bizkorra eta nerbioduna (kirol-automobilen modura), eta
> dotorea (hala nola turismo handi klaseko automobilen modura) dela. Horren
> susmoa dut, behintzat.
> Nola eman beste kontu bat da; aipatu dudanez, "kirol-prestazioak" egitura
> balia daiteke agian horretarako, edo antzeko zerbait.
> Txema
>
> ----- Original Message -----
> From: "Josemari Navascués" <aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, December 15, 2004 6:25 AM
> Subject: Re: [itzul] Deportividad y elegancia
>
>
> > Nik ez nuke bururik hautsiko: "kiroltasuna". Erdaraz ere, pentsatuz
gero,
> > eskas samarra da, ez? Niri behintzat berdin ematen dit belarrira
(txarto)
> > gaztelaniaz zein euskaraz.
> > ----- Original Message -----
> > From: "Sergio Azkarate" <xuxen a bildua goiena.com>
> > To: "Itzul" <itzul a bildua postaria.com>
> > Sent: Tuesday, December 14, 2004 5:44 PM
> > Subject: [itzul] Deportividad y elegancia
> >
> >
> > > Automobil batez ari bagara, zela adierazi goiko hori?
> > >
> > >
> > > Izan ere, deportividad hori...
> > >
> > >
> > >
> > > Sergio
> > >
> > >
> > >
> > > GOIENA
> > >
> > >
> >
> >
> >
>
>
>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago