[itzul] Deportividad y elegancia, sportsmanship and elegance
Mikel Morris
mmorris a bildua euskalnet.net
Ost, Abe 15, 13:00:58, CET 2004
Kontua betikoa da, gaztelania kanpoko kontzeptuen iturri bakarra izan
beharra, derrigorrez, ezinbestean . "Kiroltasuna" gustukoa ez bada., jo
dezagun beste hizkuntzetara. Frantsesez, "sportivité" eta "esprit
sportif" omen da "sportsmanship" hitzaren ordekoa. Alemanez,
"sportliche Fairness" edo "sportliches Verhalten" (portaera) omen da
jarrerari dagokionez, "Sportlichkeit" abileziari dagokionez. Dena den,
nire hiztegian, "kiroltasun" jarri nuen "sportsmanship" adierazteko.
Azken baten, euskaldunek erabaki dezatela, baina aukerak eman behar
dira, zenbat eta gehiago, hobe, eta ez iturri bakarra.
Mikel Morris
On Dec 15, 2004, at 12:14 PM, txema wrote:
> Ez dakit zer izango garen, baina nola itzuli galdera egin duen Sergio
> Azkaratek erabaki beharreko zerbait da. Zuk bezain argi izan balu, ez
> zuen
> botako galdera. Dena den, hitzkuntza guztietan eremu semantikoak modu
> desberdinean zabaltzen (desitxuratzen?) dira, eta, niri iritziz,
> euskaraz
> asko eta asko zabaldu beharra dago kiroltasun hitzarekin
> kirol-prestazioak,
> kirol-sena, dituen zerbaiten tasunak biltzeko. Gaztelaniaz ere bai,
> noski,
> kasu bera baita eremuari dagokionez, baina hitzen doinua aldatu egiten
> da
> hizkuntza batetik bestera, eremu bera izanda ere. Publizistari galdetu
> behar
> zergatik eman duen "Deportividad y Elegancia" eta ez "Deportivo y
> Elegante",
> hori izan baitateke gakoa.
> Baina nik ez diot inori esaten zer egin behar duen. Sergiori
> lagungarria
> izango zitzaiolakoak, berak erabaki dezala...
>
> ----- Original Message -----
> From: "Josemari Navascués" <aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, December 15, 2004 9:05 AM
> Subject: Re: [itzul] Deportividad y elegancia
>
>
> Egun, on denoi:
> Zer esan nahi duen gauza bat da, eta zer dioen beste bat. Gu
> itzultzaileak
> gara eta ez hobetzaile/konpontzaile/sendatzaileak.
> Gaztelaniaz "deportividad" dena, euskaraz "kiroltasuna" da. Gaztelaniaz
> trakets geratzen dela, euskaraz ere, hoberik ezean, trakets (traketsago
> jartzen ez dugun bitartean, gaitzerdi).
> Berriro diot, nire ustez, adjektibo horren eskasia jatorrizkoa da, hau
> da,
> gaztelaniazko bertsioarena.
> Erdaraz ez du jartzen: "prestaciones/características deportivas/de
> deportivo" edo antzekorik; beraz, itzuli dagoena eta kito. Gaztelaniaz
> ulermena (eremu semantikoa) zabaltzeko gai bagara, euskaraz ere gai
> izango
> gara, ezta?
> Ongi izan ;-).
>
> ----- Original Message -----
> From: "txema" <txeyarza a bildua telefonica.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, December 15, 2004 8:16 AM
> Subject: Re: [itzul] Deportividad y elegancia
>
>
>> Egun on; ze automobil den eta testuingurua jakin beharko, baina ez dut
> uste
>> zuk aipaturiko esanahi hori duenik (gaztelaniaz, zuk diozun bezala,
>> modu
>> desegokian adierazita badago ere), baizik eta kirol-prestazioak eta
>> doteretasuna uztartzen dituena automobila dela, edo hala diotela
> behintzat,
>> hots, aldi berean bizkorra eta nerbioduna (kirol-automobilen modura),
>> eta
>> dotorea (hala nola turismo handi klaseko automobilen modura) dela.
>> Horren
>> susmoa dut, behintzat.
>> Nola eman beste kontu bat da; aipatu dudanez, "kirol-prestazioak"
>> egitura
>> balia daiteke agian horretarako, edo antzeko zerbait.
>> Txema
>>
>> ----- Original Message -----
>> From: "Josemari Navascués" <aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es>
>> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>> Sent: Wednesday, December 15, 2004 6:25 AM
>> Subject: Re: [itzul] Deportividad y elegancia
>>
>>
>>> Nik ez nuke bururik hautsiko: "kiroltasuna". Erdaraz ere, pentsatuz
> gero,
>>> eskas samarra da, ez? Niri behintzat berdin ematen dit belarrira
> (txarto)
>>> gaztelaniaz zein euskaraz.
>>> ----- Original Message -----
>>> From: "Sergio Azkarate" <xuxen a bildua goiena.com>
>>> To: "Itzul" <itzul a bildua postaria.com>
>>> Sent: Tuesday, December 14, 2004 5:44 PM
>>> Subject: [itzul] Deportividad y elegancia
>>>
>>>
>>>> Automobil batez ari bagara, zela adierazi goiko hori?
>>>>
>>>>
>>>> Izan ere, deportividad hori...
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Sergio
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> GOIENA
>>>>
>>>>
>>>
>>>
>>>
>>
>>
>>
>
>
>
>
******************************************
Mikel Morris
Morris Academy, S.L.
Santa Marina 3 behekoa
Zarautz, Gipuzkoa
E-20800
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago