[itzul] Deportividad y elegancia
Garikoitz Etxebarria
garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Ost, Abe 15, 16:27:34, CET 2004
Ez jauna, ez gara itzultzile soilak,
Testua guregana datorrenean ahalik eta gehien arakatu behar dogu horren
atzean zer dagoen.
Jakin behar dogu gaztelaniazko testua nondik datorren eta zertarako
dan eta testua bidaltzen deuskunari galdetu.
Behar bada honek lagundu ahal zaitu:
http://www.eizie.org/Argitalpenak/Senez/19930701/Garikano.
Kiroltasunez,
Garikoitz
----- Original Message -----
From: "Josemari Navascués" <aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, December 15, 2004 9:05 AM
Subject: Re: [itzul] Deportividad y elegancia
> Egun, on denoi:
> Zer esan nahi duen gauza bat da, eta zer dioen beste bat. Gu itzultzaileak
> gara eta ez hobetzaile/konpontzaile/sendatzaileak.
> Gaztelaniaz "deportividad" dena, euskaraz "kiroltasuna" da. Gaztelaniaz
> trakets geratzen dela, euskaraz ere, hoberik ezean, trakets (traketsago
> jartzen ez dugun bitartean, gaitzerdi).
> Berriro diot, nire ustez, adjektibo horren eskasia jatorrizkoa da, hau da,
> gaztelaniazko bertsioarena.
> Erdaraz ez du jartzen: "prestaciones/características deportivas/de
> deportivo" edo antzekorik; beraz, itzuli dagoena eta kito. Gaztelaniaz
> ulermena (eremu semantikoa) zabaltzeko gai bagara, euskaraz ere gai izango
> gara, ezta?
> Ongi izan ;-).
>
> ----- Original Message -----
> From: "txema" <txeyarza a bildua telefonica.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, December 15, 2004 8:16 AM
> Subject: Re: [itzul] Deportividad y elegancia
>
>
> > Egun on; ze automobil den eta testuingurua jakin beharko, baina ez dut
> uste
> > zuk aipaturiko esanahi hori duenik (gaztelaniaz, zuk diozun bezala, modu
> > desegokian adierazita badago ere), baizik eta kirol-prestazioak eta
> > doteretasuna uztartzen dituena automobila dela, edo hala diotela
> behintzat,
> > hots, aldi berean bizkorra eta nerbioduna (kirol-automobilen modura),
eta
> > dotorea (hala nola turismo handi klaseko automobilen modura) dela.
Horren
> > susmoa dut, behintzat.
> > Nola eman beste kontu bat da; aipatu dudanez, "kirol-prestazioak"
egitura
> > balia daiteke agian horretarako, edo antzeko zerbait.
> > Txema
> >
> > ----- Original Message -----
> > From: "Josemari Navascués" <aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es>
> > To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > Sent: Wednesday, December 15, 2004 6:25 AM
> > Subject: Re: [itzul] Deportividad y elegancia
> >
> >
> > > Nik ez nuke bururik hautsiko: "kiroltasuna". Erdaraz ere, pentsatuz
> gero,
> > > eskas samarra da, ez? Niri behintzat berdin ematen dit belarrira
> (txarto)
> > > gaztelaniaz zein euskaraz.
> > > ----- Original Message -----
> > > From: "Sergio Azkarate" <xuxen a bildua goiena.com>
> > > To: "Itzul" <itzul a bildua postaria.com>
> > > Sent: Tuesday, December 14, 2004 5:44 PM
> > > Subject: [itzul] Deportividad y elegancia
> > >
> > >
> > > > Automobil batez ari bagara, zela adierazi goiko hori?
> > > >
> > > >
> > > > Izan ere, deportividad hori...
> > > >
> > > >
> > > >
> > > > Sergio
> > > >
> > > >
> > > >
> > > > GOIENA
> > > >
> > > >
> > >
> > >
> > >
> >
> >
> >
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago