[itzul] Deportividad y elegancia

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Abe 15, 13:39:58, CET 2004


Gaztelaniaz "deportividad" dena, euskaraz "kiroltasuna" da. 

Esaldi biribilegia deritzot horri. Gutxienez, gaztelaniaz "hermana" dena,
euskaraz *"ahizpa" dela esatea bezain biribil eta okerra. "Kiroltasun"
hitzak baditu aje batzuk. Izan ere, 'kiroltasuna' zerbaiterako
erabiltzekotan 'kirol-izaera' edo 'kirol-izatea' adierazteko erabiliko nuke,
adibidez: "xake-jokoaren kiroltasuna zalantzan jarri zuen Eusko
Jaurlaritzak".

Kirolean oneski jokatzea ('fair play') adierazteko 'kirol-legea'
('gizalegea' bezala) hobetsiko nuke, eta hortik, 'kirol-legez jokatu' eta
abar.

Baina beribilaren kasuan "deportividad" horrek beste zerbait (ere?) esan edo
iradoki nahi du: beribila kirol egitekoen estilokoa dela, hau da,
automobilismoan ibiltzekoen tankerakoa edo auto-lasterketak egiteko
erabiltzen direnen prestazioak edo itxura edo dena delakoa duela. Eta
horretarako ez daukat ordain egokirik. Hegoaldeko ahozko euskaraz
"deportibotasuna" esango genuke, eta Iparraldekoan segur aski
"esportibotasuna". Asmatzen hasita 'kirol-beribiltasuna' izango litzateke
kontzeptua emateko aukera bat.

Gaztelaniaz trakets geratzen dela, euskaraz ere, hoberik ezean, trakets

Gaztelaniaz, ordea, ez da trakets geratzen. Esan nahi duena esaten du. Baina
Txemak esan bezala, hizkuntza bateko hitzak eta hitz horren beste hizkuntza
bateko ustezko baliokideak konnotazio ezberdinak eta zertzelada diferenteak
gogorarazten dituzte. Eta hor dago gakoa. Itzultzaileak ez du hiztegian
baliokideak bilatu eta braust minutu erdian itzuli behar. Erdarazko testuak
sortzen duen inpresio bera sortarazten ahalegindu behar du. Izen + izen
emana izan+izen eman beharrak kateatu barik. Azken batean eslogana
birsortuz. Eta ahal bada marketin prezioan kobratuz.

Jon Agirre
Bizkaia


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041215/593030ed/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago