[itzul] YO PROFUNDO

Bittor Hidalgo v.hidalgo a bildua euskalnet.net
Ost, Abe 15, 12:37:54, CET 2004


YO PROFUNDO: nola dago hobeto? NI SAKONA ala SAKONEKO NIA
Laxaro 

Noski, biak dira onak eta ezin hobeak. Ordea, biak dira desberdinak. Zertan? bada, aukerako ordena kontu guztietan bezala, nahitaez begiratu beharko diogu ordenamendu batek eta besteak mezu hartzailearengan eragiten duten mezu prozesatze/deskodetze/ulertze egitura desberdinari. Ea ulertzera ematen dudan nire burua modu errazean:

NI SAKONA jasoaz (irakurriz, baina are entzunez), mezu hartzaileak lehendabizi NI irakurriko du eta honek kontzeptu oso bat emango dio. Hau da, jakingo du NI-(a)-ri / NI bati buruz ari dela hitz egiten delako esaldia. Eta ondoren zehaztuko zaio, edo ondoren eramango da mezu hartzailea NI horren zehaztasun batera, ez EDOZEIN NI, baizik eta NI SAKONA.

Aldiz, SAKONEKO NI egiturarekin, mezu hartzaileak lehendabizi SAKONEKO jasoaz, alde batetik jakingo du ez garela ari kontzeptu oso batez, baizik eta geroago emango zaion kontzeptu baten zehaztasunaz. Hau da, pentsarazioko diogu lehenik SAKONEKO-az (hau da, zehaztasunaz), eta gero bakarrik NIaren kontzeptu orokor, baina aldi berean jada aurretik zehaztutakoaz.

Horretaz jabetuta, mezu emaileak, hiztun edo idazle, bere nahira erabaki beharko du zein ulertze/deskodetze/prozesatze bide eragitea komeni zaion, edo nahi duen, momentu bakoitzean, mezu hartzailearengan.

Ez dakit inori baliagarri izan dakiokeen halako hausnarketa (ez dakit, arrunt) bat, baina zalantzarik ez, mezu hartzailearen ikuspegitik begiratu behar diegula oredenamendu kontu guztiei (hanbat eta gehiago, zenbat eta aldaketa luzeagoak izan, noski baina are kasu honetan bezala, ordena trukaketak, txikiak baldin badira).

Ondo izan

bittor

---------------------------------------------
Bittor Hidalgo Eizagirre /Victor/
k/ Intxaurrondo, 54, 4. A
20015 Donostia (Gipuzkoa)
Tfnoa eta faxa: 943-273748 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041215/e058eedd/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago