[itzul] YO PROFUNDO / nia sakona????
Alberto Quadra
itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Ast, Abe 16, 11:27:48, CET 2004
Ibon Uribarrik Inmanuel Kanten Arrazoimen hutsaren kritika euskaratu
zuen, eta hemen inork aipatu ez duen beste bide batetik jo zuen: 'nia'
bere horretan lexikalizatzea. Ez dakit oso zuzena den...
<Hala ere, galdetzen badut ea nola bereizten den nik pentsatzen dudan
nia bere burua begiesten duen niatik (begiesteko beste erak gutxienez
ahalgarriak bezala irudika ditzakedan heinean) eta ea nola diren>
<Izan ere, nia fixu eta iraunkorrak (apertzepzio hutsarenak) gure
errepresentazio guztien korrelatoa osatzen du>
<baina honek ez du esan nahi nia pentsatzailea substantzia bakuna denik,
hau esakune sintetikoa bailitzateke.>
<Izan ere, pentsamenduaren osokia zatitua balego eta subjektu anizkunen
artean banatuko balitz ere, nia subjektiboa ezin da zatitua eta banatua
izan, eta hau pentsatze orotan aurresuposatzen dugu.>
<Izan ere, nia hau lehen subjektua da, h. d., substantzia da, bakuna da,
eta abar.>
Alberto
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041216/db2dd2c1/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago