[itzul] responsable inmediato/responsable intermedio

Joserra_Beloki a bildua donostia.org Joserra_Beloki a bildua donostia.org
As, Abe 28, 14:35:37, CET 2004





(Jefe) inmediato,
lehen atera zen zerrenda honetan eta "hurrena" (nagusi hurrena) eman zuten.

Euskaltermek ere hortik jotzen du:
  [18/13]  Hiztegi  Terminologikoa  Sailkapena:  Medikuntza | Administrazio
  sanitarioa   Sailkapena:  Merkataritza.  Lan-harremanak  eu  goi-hurrengo
  arduradun gaineko arduradun hurren es mando inmediato
  [18/14]  Hiztegi  Terminologikoa  Sailkapena:  Administrazioa  |  Funtzio
  publikoa eu hierarkiako nagusi hurren
  Testuingurua:   "Funtzionarioek  destinoa  duten  administrazio-unitateko
  helburu, antolaketa eta jarduerari buruzko informazioa hierarkiako nagusi
  hurrenarengandik   jasotzeko  eskubidea  dute."  es  superior  jerárquico
  inmediato/superiora jerárquica inmediata
  [18/18]  Kontsulta-fitxak  Sailkapena:  Administrazioa  eu eginkizunetako
  nagusi hurren es inmediato superior funcional

  Donostiako "Udal Hiztegian"
      jefe inmediato, zuzeneko  agintari(sic) eman dute.
      Baina, "superior jerárquico inmediato, Euskaltermek bezalaxe (hurren)

  Hurren-ek, besteak beste, hurbilena eta hurrengoa esan nahi duelarik, nik
  "zuzeneko"ri --directo gisa-- (edo "gertu(ene)ko edo hurbil(a)"ri hobeto
  deritzot, baina jakin nahi nuke zein erabilera eta zein iritzi dagoen
  hortik.


  Jefe intermedio "zuzeneko, ego gertueneko edo hurren"aren eta goikoaren
  artean dagoena omen da.

  Niri, lehenengoan "bitarteko arduraduna" ateratzen zait, baina
  "bitarteko" horri arazo bat topatzen diot: "interiko" esateko ere
  erabiltzen ari garela, eta, beraz, nahasgarri gerta daiteke. Beraz,
  berez, "tarteko arduraduna" jarriko nuke,
  baina honetan ere jakin nahi nuke zein erabilera edo zein iritzi dagoen.

  Izan ongi.

  Joserra Beloki



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago