[itzul] responsable inmediato/responsable intermedio
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
As, Abe 28, 15:19:23, CET 2004
> hierarkiako nagusi hurrena
Ez dakit ez ote datorren egokiago joskera hau (ahal eta behar denean):
hierakian hurrena den nagusia
Bestalde, zuk diozun 'zuzeneko' hori beti ez da baliozko (horrek ez du esan
nahi inoiz ez denik). Adibidez ('Ley de Procedimiento Laboral', 13.2):
13. 2. Las cuestiones de competencia que se susciten entre órganos del
orden social de la Jurisdicción serán decididas por el inmediato superior
común.
Uste dut honela dela egokien:
... goragoko (organo) komun hurrenak erabakiko du
Horretaz ere iritzia galdetzen dut nik, bide batez.
> Jefe intermedio
> berez, "tarteko arduraduna" jarriko nuke
Ez dakit 'erdikoa' ere ez ote litzatekeen egoki. Gainera, izenondo
posizioan ere ikus daiteke (esaterako, baserri-izenetan: ikus, adibidez,
www.uztarria.com/azpeitia/geografia/baserriak):
ARLIZETA BEHEKOA, BASERRIA
ARLIZETA ERDIKOA, BASERRIA
ARLIZETA GOIKOA, BASERRIA
Patxi
_________________________________________________________
Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago