[itzul] responsable inmediato/responsable intermedio

Joserra_Beloki a bildua donostia.org Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Ost, Abe 29, 10:46:55, CET 2004





> hierarkiako nagusi hurrena
>Ez dakit ez ote datorren egokiago joskera hau (ahal eta behar denean):
>hierakian hurrena den nagusia

Kasuaren, testuinguruaren, arabera, Patxi. Nolanhi ere, nik "hurrena"rekin
egiten nituen zalantzak, zure proposamen horretan ikusten ditut, hain
zuzen: izan ere, "nagusi hurrena"k hurrenkera horretan adierazita, termino
berezi baten aurrean nagoela pentsarazten dit, niri;"inmediato"-edo-ren
peskizan jar nazake. Ordea, "hierarkian hurrena den nagusia" (testuinguruak
argituko dit, seguru asko, baina bestela) bere soil horretan ikusita,
,berez, niri "superior"arena bezainbeste(superior jerárquico
inmediato)"inferior"arena ekartzen dit gogora (alegia, nagusien arteko
hurrenkeran, beheranzko hurrengoa --goranzko hurrengoa ere izan litekeen
arren, baina ez, inola ere, ezinbestez).
Kontu honi gagozkiola, Sarasolak honako adibide hau dakar (hurren 4.):
"Idazkaria eta idazkari hurrena: idazkariaren hurrengoa mailan"

>Bestalde, zuk diozun 'zuzeneko' hori beti ez da baliozko (horrek ez du
esan
>nahi inoiz ez denik)

Ados.


>13. 2. Las cuestiones de competencia que se susciten entre órganos del
>orden social de la Jurisdicción serán decididas por el inmediato superior
>común.
>Uste dut honela dela egokien:
>     ... goragoko (organo) komun hurrenak erabakiko du
>Horretaz ere iritzia galdetzen dut nik, bide batez.

Nire iritzia, Patxi, "inmediato superior" hori kate oso lotua dela, eta zuk
proposatutako adibidean, puskatu egiten dela,
      ez dakit "organoon goragoko hurrenak", "haien goragoko hurrenak"....,
agian?

Izan ongi

Joserra Beloki






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago