[itzul] responsable inmediato/responsable intermedio

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Ost, Abe 29, 11:15:52, CET 2004


Ba urrea diamantearekin, orduan, zuk esan bezala "arduradun" hori nahiko
zabalduta baitago, eta, esanak esan, agian ez diot buelta behar bezala eman
Patxiren mezuari. Barka nazala. Errare humanum est.
Ongi izan
----- Original Message -----
From: <Joserra_Beloki a bildua donostia.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, December 29, 2004 10:57 AM
Subject: Re: [itzul] responsable inmediato/responsable intermedio






>Patxik adierazi bezala, egokiagoa litzateke lehenengorako
>nagusi edo antzekoren bat erabiltzea.

Txema, ez dut uste Patxik, "arduradun" partez, "nagusi" proposatzen ari
zenik, "responsable" emateko; adibidea Euskaltermen zetorren bezala hartu
(hierarkiako nagusi hurren = superior...) eta hari buelta bat ematen
baizik...

Nolanahi ere, nik uste dut, oro har, administrazioan, "responsable"
(kargudun adieran) emateko, "arduradun" nahiko zabalduta dagoela.

Izan ongi.

Joserra Beloki





             "txema"
             <txeyarza a bildua telefon
             ica.net>                                                 Para
             Enviado por:              "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
             itzul-bounces a bildua pos                                          cc
             taria.com
                                                                    Asunto
                                       Re: [itzul] responsable
             28/12/04 15.35            inmediato/responsable intermedio


                Por favor,
                responda a
                   ItzuL
             <itzul a bildua postaria.c
                    om>






Kaixo:
ez diot aitzakirik ikusten arduradun hurrena / tarteko arduradun binomio
erabiltzeko.  baina arazoa sor liteke jatorrizkoan
(kasu honetan gaztelaniaz) responsable, jefe edo mando bereizi beharra
badago, hainbat enpresa-hitzarmenetan, esaterako. Inoiz horrela ikustea ere
tokatu zait.

----- Original Message -----
From: <Joserra_Beloki a bildua donostia.org>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, December 28, 2004 2:35 PM
Subject: [itzul] responsable inmediato/responsable intermedio






(Jefe) inmediato,
lehen atera zen zerrenda honetan eta "hurrena" (nagusi hurrena) eman zuten.

Euskaltermek ere hortik jotzen du:
  [18/13]  Hiztegi  Terminologikoa  Sailkapena:  Medikuntza | Administrazio
  sanitarioa   Sailkapena:  Merkataritza.  Lan-harremanak  eu  goi-hurrengo
  arduradun gaineko arduradun hurren es mando inmediato
  [18/14]  Hiztegi  Terminologikoa  Sailkapena:  Administrazioa  |  Funtzio
  publikoa eu hierarkiako nagusi hurren
  Testuingurua:   "Funtzionarioek  destinoa  duten  administrazio-unitateko
  helburu, antolaketa eta jarduerari buruzko informazioa hierarkiako nagusi
  hurrenarengandik   jasotzeko  eskubidea  dute."  es  superior  jerárquico
  inmediato/superiora jerárquica inmediata
  [18/18]  Kontsulta-fitxak  Sailkapena:  Administrazioa  eu eginkizunetako
  nagusi hurren es inmediato superior funcional

  Donostiako "Udal Hiztegian"
      jefe inmediato, zuzeneko  agintari(sic) eman dute.
      Baina, "superior jerárquico inmediato, Euskaltermek bezalaxe (hurren)

  Hurren-ek, besteak beste, hurbilena eta hurrengoa esan nahi duelarik, nik
  "zuzeneko"ri --directo gisa-- (edo "gertu(ene)ko edo hurbil(a)"ri hobeto
  deritzot, baina jakin nahi nuke zein erabilera eta zein iritzi dagoen
  hortik.


  Jefe intermedio "zuzeneko, ego gertueneko edo hurren"aren eta goikoaren
  artean dagoena omen da.

  Niri, lehenengoan "bitarteko arduraduna" ateratzen zait, baina
  "bitarteko" horri arazo bat topatzen diot: "interiko" esateko ere
  erabiltzen ari garela, eta, beraz, nahasgarri gerta daiteke. Beraz,
  berez, "tarteko arduraduna" jarriko nuke,
  baina honetan ere jakin nahi nuke zein erabilera edo zein iritzi dagoen..

  Izan ongi.

   Joserra Beloki




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago