[itzul] Zalantza

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Abe 29, 12:57:24, CET 2004


> Ijito herriari buruzko testu bat ari naiz itzultzen, ijitoen historiari
> buruzkoa hain zuzen. Alde batetik testua dago, eta eskuinaldean, zutabe
> batean, zenbait irudi eta testu zahar batzuen transkripzioak ageri dira
> (adibidez "Lehenengo Pragmatikaren transkripzioa"), trankripzio horiek
> itzuli edo ez itzuli? Zalantza hori suertatu zait.

Itzulgaia osorik, hasi eta buka, itzuli behar du itzultzaileak, hori da 
bere egitekoa. Arrazoi sendoak behar ditu testu zatiren bat itzuli gabe 
uzteko; nolabait esateko, zati hori itzuli gabe itzulpena (azken 
emaitza) «hobeto» egiteko balio duenean bakarrik.

Gainerakoan, dena itzuli behar dela iruditzen zait.

PS: sendatu zait atzoko birusa ;-)

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago