[itzul] RE: ItzuL Mezu-Bilduma, 2 bilduma, 28. zenbakia

"Arbizu Barona, Víctor" varbizu a bildua cajavital.es
Ast, Uzt 22, 12:11:19, CEST 2004


Kaixo lagunak:

	Lehengo egunekoa polita iruditu zitzaidan, gainera, beti ikasten
dugu zerbait. Horren harira gogoratu nuen Orozkon (Bizkaia) zeregina edo
lanbidea adierazteko era:

	Argidune (argiduna) 'elektrizidade konpainiakoa',  zerbait
konpontzera datorrena, edo kontadorea begiratzera. Horren azpian egon
daiteke aspaldian elektrizidadea bertako batek ematea, presaren bat izanik
edo.
	Butanodune 'butanoa banatzen duena'. Butaneroa ere esaten zaio.
	Esnedune 'baserriz baserri esnea kamioiz biltzen zuena'
	Telefonodune ere  esaten zela uste dut.
	Eta gainera, bertako lagun batek gogoratua, honetaz hitz egin eta
gero, urdune 'uraren kontadorea begiratzen duena'

	Mutrikuar batek dio bertan esnedune esaten zitzaiola astoz nahiz
zaldiz etxerik etxe esnea saltzen zuenari.

	Agur bero bat,                         Bittor Arbizu    


	==========
> Hainbat ibaitan-eta (Urumean, bederen) ibiltzen ziren, bertan pilatutako
> hondarrak kentzen, ateratzen, ibaiontzien nabigazioa ahalbidetzearren.
> Joserra Beloki
> ------------------------------
> Message: 3
> Date: Mon, 19 Jul 2004 10:10:02 +0200
> From: "euskera.zu" <euskera.zu a bildua zumarraga.net>
> Subject: Re: [itzul] areneros
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <012401c46d67$cb60e300$07501cac a bildua sare.gipuzkoa.net>
> Content-Type: text/plain;	charset="iso-8859-1"
> 
> Guk etxean "hondarzalea" esaten diogu horri, esnea banatzen duenari
> "esnezalea" esaten zaion bezalaxe.
> Olatz Elustondo
________
> From: Jabier Zabaleta <euskara a bildua oriora.com>
> 
> Olatzek esan berri duen bezala, Orion 'hondarzale' erabiltzen dugu, eta
> hitza bizi-bizirik dago, langintza hori ez baita desagertu.
> 
> Ondo-ondo bizi.
> 
> ?Jabier Zabaleta
>  Orioko Udaleko euskara teknikaria
>  943 13 44 09
> 
> 
> 
> 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040722/df4fbc3c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago