[itzul] Klipa
Ander Irizar
airizar a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Eka 10, 08:51:05, CEST 2004
Ez dakit ba. Iruditzen zait ingelesetik heldu den "clip" hori beste hizkuntza batzuetan ere erabiltzen dela, nahiz eta, hizkuntza horietan, berezko beste hitz batzuk ere aukeran izan.
Italieraz "graffetta" eta "grappetta" erabiltzen direla aipatu duzu, baina baita "clip" ere
clip: ES ingl. 1. fermaglio metallico costituito da filo di ferro piegato, usato per tenere uniti più fogli di carta. (De Mauro italierazko hiztegia)
Euskaltermen ere beste hizkuntza batzuetako erreferentziak ematean, "clip" ageri da.
1/1] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Merkataritza. Lan-harremanak | Bulegoko gauzak
eu klip
es clip
fr clip
en clip
Beraz, beste hitzen bat ere asma dezakegu (beste kontu bat da "arrastakarik" izango duen ala ez), baina ez zait iruditzen "klip" baztertzekoa denik.
Ander Irizar
Ohi bezala, Hego Euskal Herriko euskaldunok beste hizkuntza batetiko hitza hartu dugu via gaztelania, eta euskara batu ofizialean txertatu.
Oraingoan "klip" dugu hitz dontsua.
Baina ikus dezagun nola beste hizkuntza batzuk ere gaztelaniaz baliatu diren burdin harizko lokailu horri izena jartzeko:
aleman: "Büroklammer"
italiera: "graffetta", "grappetta"
frantses: "trombone", "attache"
portuges: "clip" (hau bai?)
Bada, geuk ere geure bidea egitearen aldekoa naizenez, "makotx" edo "orri-makotx" proposatzen dut. Beste aukera bat "inkailu" da, eta hortaz "inkatu" aditzari adiera berri bat eransten zaio: "makotxez lotu".
Agur. Garret
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040610/e15dc3c8/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago