ER: [itzul] Jarriozu

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Eka 24, 12:16:57, CEST 2004


Re: [itzul] JarriozuEz da, ez, bizkaierazkoa bakarrik: gipuzkeraz ere hori
da formarik arruntena, ustez.

Ez da erraza hor euskara guztiz batzen. Ondo diozun moduan, aski erabatekoa
da muga, HASTEKO, "jar zaitez" eta "jarri/eseri (zaitez)" erabileren artean,
eta are urrutiago geratzen dira forma laburtuak:

igor (e)z(a)iozu  /  bidali (eg)iozu

hartzazu / hartuzizu

ikusazu / ikusizu

Kasu batzuetan, ekialdean (eta batuan) NIRI dena ez da hala mendebalean:

uztazu (ek.: niri; bestela, "utzazu" / mend.: utz ezazu; niri: "utzidazu"

Halakoetan, norako eta norentzat ari garen, eta zein erregistrotan, eta
horren arabera aukera ditzakegu formak, nik uste, batu ezinak batu zain egon
gabe. Bestela, erregistrorik formalenean, forma osoetara jo behar (baina hor
ere bada forma-bikoiztasunik: "bazter/baztertu ezazu"...)


  -----Jatorrizko mezua-----
  Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Giltza-Iņigo Roque
  Bidalia: Asteazkena, 2004.eko ekainak 23 09:01
  Nora: ItzuL
  Gaia: Re: [itzul] Jarriozu


  Kanpaina hori gazteentzat egin dute batik bat, eta horrelakoetan ezin
alden bagaitezke ortodoxia zurrunetik, ez dakit inoiz egin ahalko den.
Lehengoan buruan ibili nuen zorioneko "urrutiko agintea". Ingelesez, ustez,
remote esaten diote, gaztelaniaz mando, eta euskaraz...  Hizkuntzaren
ekonomia du lege hizkuntzen bilakaerak; hizkuntza bizienak, jakina.
Bizkaieratik datorren, ez datorren, uste dut horretan oker zaudela; bateko,
jarri eseri da Mendebaldean, eta gipuzkoarrek esango dute halakoak
erabiltzen dituzten, baina baiezkoan nago.

  Eman dezagun komiki bat egin behar dugula. Zer molde erabiliko ditugu?
  - hartzazu, aizu, emaiozu, esazu
  - har ezazu, adi ezazu, eman iezaiozu, esan ezazu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040624/f210432f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago