[itzul] Superindarra
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
As, Eka 29, 12:39:10, CEST 2004
Argi dago, beraz, kontua. Eta jakina, bokalarteko r-ak (herskariekin
gertatzen den bezala, adibidez) silaba hasierakoak baino zertxobait
bigunagoak dira, baina horiek bezain dardakariak r-ren kasuan, baita
gainerakoetan ere, inplosiboetan argi eta garbi ikusten denez, euskaraz
behintzat.
----- Original Message -----
From: "Alfontso Mujika" <alfon a bildua elhuyar.com>
To: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, June 29, 2004 12:19 PM
Subject: RE: [itzul] Superindarra
Elhuyar hiztegian, horrelakoak sistematikoki -r- bakarraz eman ditugu.
Tradizio modernoan ez dago besterik. Garai batean zalantza egin zen, baina
gaur egun ez dago hor eztabaidarik. Hor dago kiroleko 'superarin', Fisikako
'supereroale, superoankortasun', Biologiako 'superordena' eta abar
(superegitura, superestratu, superintendente, superordenagailu...).
Eta ahoskeran ere ez du ematen zalantza handirik dagoenik. Gotzonek aipatzen
duen «hondar aleak» bezala ahoskatu ohi dira goiko horiek ere (esango nuke
'supereroale' ez dela 'erre' bezain gogor ahoskatzen, ezta 'superarin' ere
'papera' bezain bigun)
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak
-----Mensaje original-----
De: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net]
Enviado el: martes 29 de junio de 2004 11:47
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Superindarra
Uste dut arazo hau beste saihets batetik eztabaidatua dugula lehendik ere:
«superindarra» ala «superrindarra»? Nola idatzi eta nola esan?
Badirudi bokal aurreko r-ak dardarkari gogor egiten ditugula, hizketan
behintzat («hondar aleak», adibidez). «Super(r)indarra»-ren kasuan, hitz
bakarrean idatzi behar (?) denez gero, ez dut argi ikusten zein den
bidea: «superindarra» idatzi eta «superrindarra» ahoskatu?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago