[itzul] Kode Zibila euskaraz

e-oregi a bildua ej-gv.es e-oregi a bildua ej-gv.es
Ost, Eka 30, 13:20:28, CEST 2004


Ongi etorri, Zelai:

Espainiako Kode Zibilaren euskal bertsioa aipatu duzunez, ohartxo pare bat
badut horri buruz:

-          Kode Zibilaren itzulpena, aurrretik Zigor Kodearena bezala,
IVAPek eta Deustuko Unibertsitatearen arteko hitzarmenaren baitan egin da.
IVAPek ordaindu du, beraz.

-          Argitaratu, ez du IVAPek bakarrik argitaratu, erdi bana baizik
(beno, bakoitzak hartu dituen ale-kopuruaren proportzioan)

-          Itzulpena IZOn gainbegiratu dugu, terminologia bezala.

Euskarazko Kode Zibilaren jendaurreko aurkezpena udazkenean egin nahi dugu,
ikasturtearen hasierarekin.

Azkenik, Deustuko Unibertsitateak eta IVAPek erabakitzen dutenean (paperezko
aleak saldutakoan-edo ;)) IZOren web orian jarriko dugu, Zigor Kodea dagoen
bezalaxe:

 

http://www.ivap.org/eusk/izo/legeak/zigor%20kodea.pdf
<http://www.ivap.org/eusk/izo/legeak/zigor%20kodea.pdf> 

 

Adiorik ez,

 

Eneko Oregi

IZO-IVAP

e-oregi a bildua ej-gv.es <mailto:e-oregi a bildua ej-gv.es> 

34-945.017647

-----Mensaje original-----
De: z-nikolas a bildua ej-gv.es [mailto:z-nikolas a bildua ej-gv.es] 
Enviado el: asteazkena, 2004.eko ekainak 30 11:49
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Kode Zibila euskaraz

 

Kaixo denoi aspaldiko partez.

 

Denbora luzez zerrenda honetan parte hartu barik egon naiz laneko eta etxeko
kontuak direla-eta. Itzulera behar bezala egiteko, berri on bat ematera
natorkizue (Olentzero bezala, aizue): Kode Zibila badugu euskaratuta.
Deustuko Unibertsitateak aspaldian lege testuak euskaratzen hartu duen
lanaren fruitua da. IVAPek argitaratu du eta salgai duzue. Nik badut testua,
beraz, galdera zehatzen bat izanez gero eta erosterik ez baduzue, ahal dudan
neurrian laguntzen saiatuko natzaizue. Ziurrenik jende askorentzat ez da
notizia izango. Lege arloetan jarduten dugunontzat, ordea, lan tresna
baliagarria izango zaigula uste dut. Ondo izan. Zelai

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040630/ef238e2f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago