[itzul] harizko(ko) prakak

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ost, Aza 10, 16:52:52, CET 2004


Bai, ni ere ondorio horretara iritsi naiz.

Eskerrik asko erantzun duzuen guztioi. Eta, zuen jakingarri, esango dizuet
norako zen:

Bitoriano Gandiagak prestaturik utzi zuen poema-liburu bat, eta orain
agertuko da, bera hil eta gero, "Adio" izenaz. Poemen aurretik, bere
haurtzaro giroko hitz lauzko sarrera zoragarri bat dauka, euskara batuz hasi
eta bizkaieraz jarraitzen duena. Harizko prakak janzten zituen hori bere
aita da.

Eskerrik asko berriz ere.

X.

el 10/11/04 15:41, itzulpenak en itzulpenak a bildua labayru.org escribió:

> Guk ez dugu sekula entzun "arizkoko" hori. "Arizko prakak" izango da.
> 
> Labayruko Itzulpen Zerbitzua
> 
> ----------
>> De: Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkarlanean.com>
>> Para: <itzul a bildua postaria.com>
>> Asunto: [itzul] harizko(ko) prakak
>> Fecha: miér., 10 novi 2004 15:35
>> 
> 
>> Bizkaierazko eta baserri giroko testu batekin hari naiz, eta zalantza bat
>> sortu zait. Hala dio testuak (h barik, bere horretan):
>> 
>> "Arizkoko prakak, abarketa zuriak eta brusa bizkarrera botata, an urruntzen
>> jakun..."
>> 
>> Nire zalantza, lehen hitzak sortu dit: arizkoko ordez ez ote duen arizko
>> behar. Ala ahozko bizkaieraz posible da arizkoko hori?
>> 
>> X. 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago