[itzul] harizko(ko) prakak

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Ost, Aza 10, 16:08:54, CET 2004


Errazagoa da bigarren -ko hori idatzizko akatsa izatea, hizkera baino, zeren
gure hizkeran, behintzat (ekialdeko bizkaieran), instrumentala esatean, "z"
ez baita galtzen. "Arizkozko" izan balitz, agian, izan zitekeen
instrumentala bikoiztea, arrotza egiten bazait ere, baina "z-rik" gabeko
instrumentalik ez dut inoiz entzun, ez eta irakurri ere.

----- Original Message ----- 
From: "Xabier Mendiguren" <xmendiguren a bildua elkarlanean.com>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, November 10, 2004 3:35 PM
Subject: [itzul] harizko(ko) prakak


> Bizkaierazko eta baserri giroko testu batekin hari naiz, eta zalantza bat
> sortu zait. Hala dio testuak (h barik, bere horretan):
>
> "Arizkoko prakak, abarketa zuriak eta brusa bizkarrera botata, an
urruntzen
> jakun..."
>
> Nire zalantza, lehen hitzak sortu dit: arizkoko ordez ez ote duen arizko
> behar. Ala ahozko bizkaieraz posible da arizkoko hori?
>
> X.
>
>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago