[itzul] Manos Libres

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Aza 10, 16:40:40, CET 2004


Ez, sakoneko egitura ez da jarri behar azalean, jakina. Baina begira
ingelesak, adibide horietatik egitura latindarra ez daukan bakarrak, ez
duela 'free hands' esaten 'hands free' baizik. Eta esanahiaren aldetik denek
esaten dute "eskuak libre" ez "esku libreak".

 

Bestalde, "deritzona" jarriz gero, edozer jar daiteke komatxo artean, baita
'"esku-lib" deritzona' ere, adibidez. Alegia, hori ez dela "esku libreak"
esamoldearen aldeko argudio bat.

Jon Agirre

 

-----Mensaje original-----
De: Josemari Navascués [mailto:aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es] 
Enviado el: miércoles, 10 de noviembre de 2004 16:25
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Manos Libres

 

Nik sakonean ikusten dudan mezua, testuinguruarekin jokatuta, honako hau da:

Enpresa honek eskaintzen dizkizun zerbitzuetako bat "esku libreak" deritzona
duzu.

Erdara guztietan ere auzia bera da:

Gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez, zerbitzuen zerrendan ez dute,
hurrenez hurren, "(tener) libres las manos", "(avoir)libres les mains" edo
"(have) the hands free" ipiniko.

 

----- Original Message ----- 

From: jon-agirre a bildua ej-gv.es <mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es>  

To: itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com>  

Sent: Wednesday, November 10, 2004 4:09 PM

Subject: RE: [itzul] Manos Libres

 

Nire iritziz, ez da izena+izenondoa egitura, adibidez, etxe handiak edo
herri politak bezala; izena+predikatua egitura dela deritzot. Orain zenbait
denbora esku artean izan genituen "próxima apertura" eta "parada solicitada"
bezalako egitura. Orduan (buruz nabil) 'irekiera hurbila' eta 'geldiadi
eskatua' gisako ordainak kritikatu genituen, eta 'irekiera hurbil' ('laster
irekiko dugu'...) eta "geldialdia eskatuta" ('gelditzeko eskatuta'...)
hobetsi.

 

Egitura berbera dela uste dut. Hau da, sakoneko esaldian ez dago, esate
baterako, "Aparatu edo telefono-sistema honek esku libreak utziko dizkizu"
"Aparatu edo telefono-sistema honek eskuak libre utziko dizkizu" baino.

 

Jon Agirre

 

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041110/112f4a48/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago