[itzul] Manos Libres
Josemari Navascués
aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Ost, Aza 10, 19:19:59, CET 2004
Apur bat eztabaidatzea (jolas edo solas gisa, besterik ez) axola ez izatea espero dut.
Erdarazko adiera guztiek "esku libreak" esan nahi dute, eta ez "eskuak libre". "Eskuak libre" balitz, gaztelaniaz (eta aipatutako erromaniko guztietan), adibidez, "manos-ek" artikulua beharko luke (euskaraz behar duen bezala, bestalde --esku-ak--) eta "las manos libres" izango zen.
Nik ingelesez (gauza guztiez bezala) asko ez dakit (ia ezer ez, inoiz ez baitut ikasi), baina, ingelesezko "free" adjektiboa, esanahiaren aldetik, berezia dela badakit (agian horregatik ordena-aldaketa).
Bigarren puntuari dagokionez, ez nago ados zurekin. Deritzona, deritzona da, eta hori baino ez deritzo; hau da, esku libreak baderitzo, eskulibreak deritzo, eta ez edozer (esku-lib, E-L,... ). Esan nahi dudana zera da: aldez aurretik, esku libreak deitu badiogu, horixe deritzola, eta ez beste ezer.
Ea konbentzitzen zaitudan ;-)
----- Original Message -----
From: jon-agirre a bildua ej-gv.es
To: itzul a bildua postaria.com
Sent: Wednesday, November 10, 2004 4:40 PM
Subject: RE: [itzul] Manos Libres
Ez, sakoneko egitura ez da jarri behar azalean, jakina. Baina begira ingelesak, adibide horietatik egitura latindarra ez daukan bakarrak, ez duela 'free hands' esaten 'hands free' baizik. Eta esanahiaren aldetik denek esaten dute "eskuak libre" ez "esku libreak".
Bestalde, "deritzona" jarriz gero, edozer jar daiteke komatxo artean, baita '"esku-lib" deritzona' ere, adibidez. Alegia, hori ez dela "esku libreak" esamoldearen aldeko argudio bat.
Jon Agirre
-----Mensaje original-----
De: Josemari Navascués [mailto:aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es]
Enviado el: miércoles, 10 de noviembre de 2004 16:25
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Manos Libres
Nik sakonean ikusten dudan mezua, testuinguruarekin jokatuta, honako hau da:
Enpresa honek eskaintzen dizkizun zerbitzuetako bat "esku libreak" deritzona duzu.
Erdara guztietan ere auzia bera da:
Gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez, zerbitzuen zerrendan ez dute, hurrenez hurren, "(tener) libres las manos", "(avoir)libres les mains" edo "(have) the hands free" ipiniko.
----- Original Message -----
From: jon-agirre a bildua ej-gv.es
To: itzul a bildua postaria.com
Sent: Wednesday, November 10, 2004 4:09 PM
Subject: RE: [itzul] Manos Libres
Nire iritziz, ez da izena+izenondoa egitura, adibidez, etxe handiak edo herri politak bezala; izena+predikatua egitura dela deritzot. Orain zenbait denbora esku artean izan genituen "próxima apertura" eta "parada solicitada" bezalako egitura. Orduan (buruz nabil) 'irekiera hurbila' eta 'geldiadi eskatua' gisako ordainak kritikatu genituen, eta 'irekiera hurbil' ('laster irekiko dugu'...) eta "geldialdia eskatuta" ('gelditzeko eskatuta'...) hobetsi.
Egitura berbera dela uste dut. Hau da, sakoneko esaldian ez dago, esate baterako, "Aparatu edo telefono-sistema honek esku libreak utziko dizkizu" "Aparatu edo telefono-sistema honek eskuak libre utziko dizkizu" baino.
Jon Agirre
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041110/f412858a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago