[itzul] desguaces

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Aza 11, 12:11:36, CET 2004


RE: [itzul] desguacesEuskaltermen: itsasontzia zatikatze (desguace del
barco) / (autoen) desegintza (desguace) / autoak desegiteko leku (desguace
[lekua])


Ingurumen hiztegian honela dator:
desegite, zatikatze (en: break-up, scrapping / es desguace / fr: casse)
Def.: Ibilgailuak, aparatuak, etab. desmuntatzea, piezak berriz erabili ahal
izateko

Zelaik dioen moduan, gaztelaniaz 'desguace' hitza ez da erabiltzen etxeak
botatzea adierazteko. Erabili ezinik ez da izango beharbada (RAEren
hiztegian, azken adieran, 'por extensión' <desbaratar cualquier cosa> ageri
da), baina erabilera normala ez da (Seco hiztegian, adibidez, 'desguace' eta
'desguazar' sarreretan ibilgailuak eta itsasontziak aipatzen dira, baina ez
besterik).

Etxeak botatzeari dagokionez, gaztelaniaz 'demoliciones' jarri ohi da hori
egiten duten enpresen iragarkietan. Hori euskaraz, eta txartel batean,
jartzeko, Zelairenaz gainera, hona hemen beste aukera batzuk:

Euskaltermen <eraispen, errauspen, lurrera botatze> ageri dira

Eta bestelako aukerak ere badaude, nik uste: <etxe-botatzeak>,
<eraikin-botatzeak>, <lurrera botatzeak>, <eraiste-lanak>

Alfontso
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak
  -----Mensaje original-----
  De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de z-nikolas a bildua ej-gv.es
  Enviado el: jueves, 11 de noviembre de 2004 11:02
  Para: itzul a bildua postaria.com
  Asunto: RE: [itzul] desguaces


  "Desguace" hitza gaztelaniaz nik ez nuke lotuko etxeak botatzearekin,
autoak edo itsasontziak desegitearekin baino. Nik inoiz etxeak botatzeari
buruz zerbait idatzi behar izan dudanean, "birrintze-lanak" erabili izan
dut. Ondo bizi. Zelai Nikolas

  -----Mensaje original-----
  De: Garbine [mailto:euskara a bildua ordizia.org]
  Enviado el: jueves, 11 de noviembre de 2004 11:00
  Para: 'itzul a bildua postaria.com'
  Asunto: [itzul] desguaces

  Enpresa batek bere txartelean jarri nahi du hitz hori, besterik gabe.
  Etxeak eta abar botatzen omen dituzte.
  Nola eman hori euskaraz?
  Garbine
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041111/bc1de6a2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago