Re: [itzul] deslocalización (de empresas)
Josemari Navascués
aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Ast, Aza 11, 16:43:37, CET 2004
zer moduz lekualdatu (aditz jatorra da, behintzat)
----- Original Message -----
From: xabier-pascual a bildua ej-gv.es
To: itzul a bildua postaria.com
Sent: Thursday, November 11, 2004 3:38 PM
Subject: [itzul] deslocalización (de empresas)
Goiko hori esateko zer erabiltzen duzue edo zer erabiliko zenukete? Gutxienez, bi hitzetatik abiatu daiteke: lokalizazio edo lokalizatzetik eta kokatzetik. Hortik tiratuz, nahi beste:
1. deslokalizazio
2. deslokalizatze
3. deskokatze
4. lokalizazio aldaketa
5. kokapen aldaketa
6. kokatze aldaketa
7. (ausartena, agian) atzerriratze (azken batean, enpresa beste herrialde batera eramatea da kontua)
8. ...
Testuingurua: enpresak kostu gutxiagoko lurraldeetara alde egiteko dagoen arriskua aipatzen duen ale monografiko bat. Askotan, perifrasien bitartez adierazi daiteke, baina modu trinko bat ere beharko dut.
Iritzirik edo gomendiorik?
Xabier Pascual Jimenez
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
Tel: 945 01 90 56
Fax: 945 01 90 62
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041111/de64f7f6/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago