[itzul] Esku libreak

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Or, Aza 12, 11:45:13, CET 2004


Niretzat ere "eskuak libre" gramatikalagoa da. Horretan ados gaude.
Baina zerbitzu gisa adierazi behar denean, arazo berbera sortzen da horrekin ere.
Zuk ipinitako adibidea bera ("eskuak libreko telefonoa") ez da oso txukuna, ("esku libreko telefonoa" bezainbestekoa).
Gainera, zuk egindako esaldien itzulpena, berriz ere gaztelaniara itzulizta, ez da gauza bera adierazten:
"estoy encantado con el teléfono que me deja las manos libres"
"Tu teléfono ez de los (esos) que te deja las manos libres"
"Le ofrecemos la opcion de las manos libres"

Horrez gain, nola galdetu dendan?
Telefonoak eskuak libre ditu?
Nik uste dut, era batera, zein bestera arazoak sortzen dituela, baina  sasi-gramatikala den esku libreak erabilita gauzak erraztu egiten direla.
  ----- Original Message ----- 
  From: z-nikolas a bildua ej-gv.es 
  To: itzul a bildua postaria.com 
  Sent: Friday, November 12, 2004 10:12 AM
  Subject: RE: [itzul] Esku libreak


              Egin daitekeela ez dugu ukatzen (Ni Patxiren mezuarekin ados nago), baina emaitza ez al da nahiko kaxkarra ?

              

              Ez al da "txukunago" beste bide batetik jotzea?



                          Poz-pozik nago eskuak libre uzten didan telefonoarekin

                          Zure telefonoa eskuak libre uzten dizkizun horietakoa da

                          Eskuak libreko telefonoen aukera eskaintzen dizugu



              Zelai Nikolas



  -----Mensaje original-----
  De: Berasategi Zurutuza, Joxe M. [mailto:jmbera a bildua alava.net] 
  Enviado el: viernes, 12 de noviembre de 2004 10:04
  Para: ItzuL
  Asunto: RE: [itzul] Esku libreak



  "estoy encantado con mi manos libres"

  "tu telefono tiene manos libres"

  "le ofrecemos la opción manos libres"

    Poz-pozik nago (nire) eskulibrearekin

    Zure telefonoa eskulibrea da

    Eskulibre aukera eskaintzen dizugu



    P.D. Erantzun hau Patxi Petrirenarenaren haritik emana da. Badaezpada ere diot, irudipena baitaukat lehenago ere horrelakoren bat egin niola; beretik tiraka erantzuna beste bati zuzendu. 

    Joxe Mari Berasategi 
    AFAko Euskara Zerbitzua 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041112/63c7740b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago