[itzul] ez ala bai? (lehen: Lurzoruaren Legea )
Terminologia BITEZ LOGOS
terminologia a bildua bitez.com
As, Aza 16, 10:34:41, CET 2004
Egun on, denoi.
Lehenik, Eusebiori, bere ateraldia dela eta:
Esaten duzun horretan ez duzu arrazoirik falta, ez (zehaztasunak orokortuta
hitz egitean hutsegiteko arriskuak arrisku). Baina, aditzera eman nahi
dizut <<besteren gaizkiak ez gaituela on egiten>> eta, beraz, auzi honetan
inor zoriontzeko arrazoirik ikusteari, trakeskeria galanta deritzogu.
Auhenka aritzeko, berriz, bada hainbat motibo, nahiz eta jardun horrek
konponbidera eramango ez gaituen. Konponbiderik aurkitu nahi bada,
arazoaren erroetara jo beharko dugu, eta ez dirateke erakundeetako
arduradunak bakarrik horretan erantzukizuna leukaketenak. Jakin badakigu,
bai Enekok eta bai Jesus Marik, biak hala biak, ahalegin handia dutela
eginda gaurko egunera arte, zuk laburrean azaldutako eta duela denbora
luzeko arazo horiek "desarazotzeko", eta jakina dugu -baita ere- ezer gutxi
aurreratu dela urteotan.
Lagungarri litzaiguke, ziurrenik, prolemaren erroak argitan uzteko, hau
bezalako foro batean elkarren iritziak erkatzea. Gainera, badago zer
jorratu. Baina, horrek, idatzi honen bigarren zatira narama...
Bigarrenik, itzulkide guztioi:
Hamaikatxotan piztu izan da tirabira antzeko gaien inguruan. Eta azkenean,
ItzuList-en izaera eta jokabide-arauak ekarri izan dira gogora jardun haien
ezegokia erakusteko. Aipatu izan da horrelako gaien inguruan ezbaitzeko
foro berriren bat sortzeko aukera ere.
Dena den, ItzuL horretarako ez bada, ez da. Eta baldin bada, une oro eta
gai guztietarako izan dadila.
Agur eta ez adiorik.
Iñaki Arrieta
BITEZ LOGOS
Eusebiok zioen 2004/11/15eko 09:18etan:
>
>ZORIONAK JESUS MARI AGIRRERI, ZORIONAK SA LEGEBILTZAR TALDEARI.
>
>
>Eta zorionak ez asteburuan Anoetan egin duten agerraldiagatik, ez. Mundu
>horretako iritzi politikoak ez dira, oraindino, nire harikoak. Zorionak
>eman nahi dizkiet euskararen aurrean agertu duten jarregatik; zehatzago
>esanda, Lurzoruaren Legearen testu itzuliaren aurrean agertu duten
>jarreragatik.
>
>Seguru nagoenez agertoki honetan (Itzulist) azaltzen zaretenok Berria
>behintzat erosi eta irakurtzen duzuela asteburuetan, konturatuko zineten,
>orduan, larunbatean berri bat atera zela, non idazpuruan honako hau esaten
>baitzuen: "Madrazoren Legearen itzulpen negargarria"; are gehiago
>"Euskarazko testuak ez du gutxieneko kalitaterik".
>
>Kasua ez da itzulpen txar bat egin dela, txarrak, nolabaitekoak edo
>ulertezinak ehundaka egin baititugu azken hogeita bost urteotan, bai
>Administrazioan, bai gainerako alorretan. Kontua ez da hori, ez. Kontua
>da, txalogarria gainera, legebiltzar talde batek bere lana euskarazko
>testuan oinarrituz garatu nahi duela. Eta gu, itzultzaileok -edo
>itzulpena- ez gaude prestatuta gure testu itzulien gainean inork lan egin
>dezan. Areago: administrazioko testu itzuliak aintzat hartuz ezin da
>ekintza juridiko-administratibo seriorik jorratu.
>
>Administrazioko itzulpenak, eta gainerakoetatik gehienak, liburutegi
>apaletako liburu potoloetan gordetzeko dira. Ehunetik laurogeita
>hemezortzia esango nuke nik. Eta jakina: norbaitek noizbait testu horiek
>erabili nahi baditu jardun normalerako, oh, ezinezkoa!. Eta ondoren:
>kalapitak, haserreak, (:...).
>
>Aspaldi komentatu dugu hainbat itzultzaileren artean, gure mundua
>(zuzenketarena barne) une larrian dagoela, badela garaia egindakoari so
>egin, eskuartean daukagunari begiratu eta aurrera begira behar diren
>aldeketak egiteko. Aldaketa sakonak eta estrukuturalak, seguro asko. Ez
>dakit hori nori dagokion. Legez, dekretuz, aginduz eta paperez badaude
>horren ardura duten erakundeak: IZO, UZEI, EIZIE(...). Baina ahalmenez
>(....) ez dakit, zalantzak ditut. VIP asko dago jardunaldietan, beti
>betikoak. Oso berrikuntza gutxi antzematen dut mundu "horretan", egoerak
>lehengoan jarraitzen baitu. Gurean ere zaharrak berri.
>
>Amaitzeko: akaso hau bezalako foroak balio beharko luke gai hau
>"populua"ren esku uzteko, aztertu dezan. Ondo da, bai, "esku libreak"
>"deslocalización" edo" poner el cascabel" nola itzultzen diren
>eztabaidatzea, baina uste dut ditugun arazoak hori baino askoz larriagoak
>direla.
>
>
>Eusebio Gorospe
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041116/fd356ad5/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago