[itzul] Lurzoruaren Legea

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
As, Aza 16, 16:19:25, CET 2004


Orain dala    hiru, lau  urte Deustuko unibertsitateak  antolatu  jardunaldietan
oker ez banaz izenburua zan "eleaniztasuna eta teknika legegilaeri buruzko  sinposioa".  Ez dakit argitaratu  daben, baina interesgarria dalakoan nago.

Joan dan astean Ander Urrutia Badiola irakasleak  Barrian  idatzi dau artikulu interesgarria   http://www.berria.info/hemeroteka/inprimatzeko.php?htmla=BERRIA/y2004/m11/d20041113/p00006868.html
beste honetan  be agertzen da   http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1100304387


Hortik  zerbait atara  daitekelakoan.


Ondo izan. 
  ----- Original Message ----- 
  From: z-nikolas a bildua ej-gv.es 
  To: itzul a bildua postaria.com 
  Sent: Tuesday, November 16, 2004 9:50 AM
  Subject: RE: [itzul] Lurzoruaren Legea 


              Nik alde batetik pozik hartu dut berria, lege-testuak euskaraz irakurtzen eta lantzen ari diren seinale baita. Baina, era berean, gure egoera kaskarraren adierazle dela uste dut. Lege testua euskaraz txarto egotea normala da, eta ez dut uste itzultzaileen errua denik. Niretzat arazoaren muina ez dago prozeduraren amaieran, izan ere itzultzaileak testu bat jaso egiten du (auskalo jatorrizko testuaren kalitatea ere nolakoa ote zen) eta epe labur batean ahal duena egiten du. Arazoa konplexuagoa da:  lege-testua egiteko prozeduran baizik. Orain arte arazoa ez da plazaratu jendeak ez zuela euskarazko testua erabiltzen, baina erabiltzen saiatzeagatik eta ezinagatik arazoa plazaratzea urrats garrantzitsu bat dela uste dut: euskarazko testua erabiltzen hasi delako seinale.



              Euskararen Legearen arabera, legeak eta gainontzeko arauak bi hizkuntzetan argitaratu behar dira eta legezko ondorio berak dituzte. Hori horrela, testuaren elebitasun hori hasieratik eduki behar da begietan, hau da, lege bat egitea erabakitzen den une beretik, eta ez soilik lege-prozeduraren amaieran, azkeneko tramite bat bezala, hori baita gaur egun itzulpena. 



              Ez dut hemen oso "txapa" luzerik bota nahi, baina nire ustez, legeak bi hizkuntzetan sortu behar dira eta horretarako teknikariak prestatu behar ditugu. Nazioartean badira adibide interesgarriak honen inguruan. Legeak eta enparauak euskaraz egotearen ardura ezin daiteke itzultzaileena bakarrik izan eta gai honi ez zaio behar adinako garrantzia emango testuak euskaraz erabiltzen hastearen aldeko eskaera eta beharra ez dagoen bitartean, hortaz, gu euskaldunon erantzukizuna ere bada. Badakizue: "euskara ez da galtzen ez dakienak ikasten ez duelako, dakienak erabiltzen ez duelako baizik" ( buruz ari naiz eta ez dakit hitzez hitz ondo jaso dudan) 

    

              Gai honetan -euskararekin zer ikusia duten beste batzuetan bezala- ,nire ustez, aldaketa sakonak egin behar dira. Gaiari heltzeko ikuspegia errotik aldatu behar da, eta batez ere euskararen ofizialtasunak dakartzan betebeharrak edozein prozedura egiten hasi baino lehen kontuan hartu behar dira, prozesuaren emaitzetan euskararen eskubideak behar bezala bermatuta gera daitezen. 



              Asko dago gai honetan berritzeko. Gaia oso interesgarria da eta agian, inoiz, tokiren bat izango dugu bakoitzak bere ekarpenak eta proposamenak aurkezteko eta elkarlanaren bitartez bideratzen hasteko.



              Zelai Nikolas

  -----Mensaje original-----
  De: Garmendia, Mikel [mailto:mikel.garmendia a bildua parlam.euskadi.net] 
  Enviado el: lunes, 15 de noviembre de 2004 15:53
  Para: 'ItzuL'
  Asunto: RE: [itzul] Lurzoruaren Legea 



  Galdera bat edo beste Eneko Oregiri: 

  Itzulpen horren arduradun IZO da, bai ala ez?

  Hala baldin bada eta itzulpena txarra baldin bada (hala aitortzen duzu zuk zeuk ere) zuzendu ala berregin beharko da, ala ez?

  Itzultzaileok lan egiten dugun baldintzak baldin badira arazoa horiek konpontzen ere hasi beharko da noizbait, ezta?

  Itzulpen hori jaso eta itzulpen horrekin euskaraz lan egiten saiatzen den talde bakarrari egotziko ote diogu orain ardura? 

  Proiektu baten tramitazioa atzeratzeko aitzakia baldin bada, zer hoberik aitzakiarik gabe uztea baino?

  Mikel Garmendia.



    -----Mensaje original-----
    De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En nombre de e-oregi a bildua ej-gv.es
    Enviado el: 2004ko azaroaren 15 14:12
    Para: itzul a bildua postaria.com
    Asunto: RE: [itzul] Lurzoruaren Legea 

    Guri tokatu zaigu oraingoan!



    Legebiltzarreko talde batek, Lege -proiektu baten tramitazioa atzeratu nahi duela eta- itzulpena atera du aitzakia. Itzulpen horren arduradun, gu, Itzultzaile Zerbitzu Ofíziala.

    Zer kontatuko dizuet zuek ez dakizuenik: hartu gaztelania negargarrian idatzitako testu bat, trinko-trinkoa edukiz eta terminologia bihurriaz; gehitu horri epe labur-laburra eta itzultzailearekiko presioa... eta horra hor egunkarietan itzulpena hizpide!



    Bakoitzak daki bere etxeko berri. Itzulpen hori txarra da, enpresa batek IZOrentzat egina eta inork, ez enpresak, ez IZOk eta ez Legebiltzarrak, antza, zuzendua. Betikoa, "atzorako behar dut"



    Gehiago ere bai, noski. Huts eta akats batzuk ez dira ulertzen profesional batengan. Baina ardura, beti, beste norbaitena da. Eusebiok dion bezala "badaude horren ardura duten erakundeak". Ardura, beti, inorena.



    Itzulpena txarra da. Itzultzaileek ez dute/dugu baldintza egokietan lan egiten. Eta ondorioa: itzulpen-lana farregarri agertzen da egunkarietan. Noren mesede?



    Eneko Oregi

    IZOko arduraduna





    -----Mensaje original-----
    De: eugorosp a bildua ej-gv.es [mailto:eugorosp a bildua ej-gv.es] 
    Enviado el: lunes, 15 de noviembre de 2004 9:18
    Para: itzul a bildua postaria.com
    Asunto: [itzul] Lurzoruaren Legea 







    ZORIONAK JESUS MARI AGIRRERI, ZORIONAK SA LEGEBILTZAR TALDEARI.





    Eta zorionak ez asteburuan Anoetan egin duten agerraldiagatik, ez. Mundu horretako iritzi politikoak ez dira, oraindino, nire harikoak. Zorionak eman nahi dizkiet euskararen aurrean agertu duten jarregatik; zehatzago esanda, Lurzoruaren Legearen testu itzuliaren aurrean agertu duten jarreragatik.



    Seguru nagoenez agertoki honetan (Itzulist) azaltzen zaretenok Berria behintzat erosi eta irakurtzen duzuela asteburuetan, konturatuko zineten, orduan, larunbatean berri bat atera zela, non idazpuruan honako hau esaten baitzuen: "Madrazoren Legearen itzulpen negargarria"; are gehiago "Euskarazko testuak ez du gutxieneko kalitaterik".



    Kasua ez da itzulpen txar bat egin dela, txarrak, nolabaitekoak edo ulertezinak ehundaka egin baititugu azken hogeita bost urteotan, bai Administrazioan, bai gainerako alorretan. Kontua ez da hori, ez. Kontua da, txalogarria gainera, legebiltzar talde batek bere lana euskarazko testuan oinarrituz garatu nahi duela. Eta gu, itzultzaileok -edo itzulpena- ez gaude prestatuta gure testu itzulien gainean inork lan egin dezan. Areago: administrazioko testu itzuliak aintzat hartuz ezin da ekintza juridiko-administratibo seriorik jorratu.



    Administrazioko itzulpenak, eta gainerakoetatik gehienak, liburutegi apaletako liburu potoloetan gordetzeko dira. Ehunetik laurogeita hemezortzia esango nuke nik. Eta jakina: norbaitek noizbait testu horiek erabili nahi baditu jardun normalerako, oh, ezinezkoa!. Eta ondoren: kalapitak, haserreak, (:...).



    Aspaldi komentatu dugu hainbat itzultzaileren artean, gure mundua (zuzenketarena barne) une larrian dagoela, badela garaia egindakoari so egin, eskuartean daukagunari begiratu eta aurrera begira behar diren aldeketak egiteko. Aldaketa sakonak eta estrukuturalak, seguro asko. Ez dakit hori nori dagokion. Legez, dekretuz, aginduz eta paperez badaude horren ardura duten erakundeak: IZO, UZEI, EIZIE(...). Baina ahalmenez (....) ez dakit, zalantzak ditut. VIP asko dago jardunaldietan, beti betikoak. Oso berrikuntza gutxi antzematen dut mundu "horretan", egoerak lehengoan jarraitzen baitu. Gurean ere zaharrak berri.



    Amaitzeko: akaso hau bezalako foroak balio beharko luke gai hau "populua"ren esku uzteko, aztertu dezan. Ondo da, bai, "esku libreak" "deslocalización" edo" poner el cascabel" nola itzultzen diren eztabaidatzea, baina uste dut ditugun arazoak hori baino askoz larriagoak direla. 





    Eusebio Gorospe






-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041116/d590e591/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago