ER: [itzul] arin-arin
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Aza 16, 14:05:58, CET 2004
Kasu batean, bederen, guztiz onargarria da: aditz-izena nominalizazio petoen
gisako joskeraz erabiltzen denean ("hirien euskalduntzea sustatzea").
Bestela ere, ez dut uste debeku gramatikalik dagoenik ("hiriak euskalduntzea
sustatzea"), baina, beharbada, -tzea + -tzea segida horrek trakesteaz
gainera, "hiriak", kasu horretan, aditz bien subjektutzat har liteke, eta ez
dirudi oso gomendagarria, alde horretatik ere.
Horretaraz gero, hobe jokatua: "hiriak euskaldundu daitezen sustatzea".
Jokatu zein jokagabe, geratzen den auzia da ea nominalizazio petoa ez den
egitura "sustatu" aditzaren objektua izan daitekeen (kontu semantikoa da).
"Bultzatu"rekin ez dago batere garbi:
"hiriak euskaldundu daitezen bultzatzea"
Alegia, badirela aditz asko nominalizazioak gobernatzen dituztenak (eta
haiek soilik). Halakoa bada "sustatu" (eta hala delakoan nago), ez da egoki
aditz-izen arruntarekin erabiltzea.
Testuingurua falta da, hala ere, jakiteko hori den hor kasua.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Arin-arin
Bidalia: Asteartea, 2004.eko azaroak 16 13:26
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] arin-arin
Atzo ere galdetu nizuen, baina ez nuen erantzunik jaso. Ea laguntzen
didazuen mesedez:
Askotan ikusi ditut "zabaltzea sustatzea" bezalako egiturak, "promover
la apertura" esateko. Oraingo honetan erakunde baten helburuen artean
zerrendaturik
ikusi ditut.
Zuzena al da hori?
Eskerrik asko
Arin-arin Itzulpen Zerbitzua
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago