[itzul] Erreplika/errepika
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Aza 19, 13:06:04, CET 2004
> Errepika hitza, etimologia asko interesatzen ez bazait ere, latinezko
> "pico-as, -are, -avi, -tum" aditzaren eratorri erromanikotik
datorrelakoan
> nago: répiquer (fr.), repicar (esp.), eta, Iparraldeko hitza denez,
jatorria
> frantsesezkoa izango da (frantsesez, dagoeneko, berriz landatzea edo
ereitea
> adierazteko baino erabiltzen ez den arren).
Nik ere ez diet zaletasun handirik etimologia kontuei, baina zaila
iruditzen zait gure «errepika» latinezko «pico, -as, -are» horretatik
etortzea. Esanahia urrunekoa du, «pikarekin itsatsi», eta gazteleraz
«pegar», galizieraz «pegaxento», katalanez «pegallós» eta gisakoak eman
ditu aditz horrek.
> Eta errepikatu aditza (1630, Ipar. -zaila, beraz, izenetik aditza
datorren
> edo alderantziz den jakitea-), Sarasolaren hiztegiaren arabera: "musika
> tresna bat, eta batez ere kanpaiak, bizitasunez jo (hor
gaztelaniarekin bat
> dator)" eta "esan edo egin dena berriz esan edo egin (gaur arte Ipar.)".
«Esan edo egin dena berriz esan edo egin», ez al dira horixe egiten ari
Ekainen edo Altamiran?
> Beraz, ez dut uste, euskarazko "errepika" hitza latinezko
"replicatio-onis"
> izenetik datorrenik. Bi arrazoirengatik: 1) Arrazoi gramatikala
> (fonologikoa): "pl" (muta cum liquida multzoa) zaila da desegitea
hizkuntza
> hartzailean (erromantzean, eta hortik, euskarak hartzen duen maileguan):
> platera, planoa, plaza, plegua.
Bai, baina horiekin batera dago, gutxienez, «luma».
> 2) Arrazoi semantikoa: latinezko,
> "replicatio-onis", ("plico, -ui, -icitum" -tolestu, bikoiztu- aditzaren
> familiakoa, seguruenik), planeten bira adierazteko erabili ohi zen,
eta bi
> hizkuntza erromanikoetan hartzen duen esanahia kontuan hartuta
(frantsesez,
> kontrakoa adieraztea, eta gaztelaniaz, frantsesezko esanahiaz gain, KOPIA
> esateko), ez dut uste, behin eta berriz zerbait esateaz edo egiteaz
> zerikusirik duenik.
Izan ere, ez dut esan «errepika» latinezko «replicatio, -onis» izenetik
datorrenik, baizik «replica» latinezko errotik. Zerorrek eman duzu, uste
dut, arrazoia: latinez oinarrian «plico, -as, -are» aditza dago, hain
zuzen gazteleraz «plegar» lehenbizi eta, kultismo gisa, gero «llegar»
eman duena, latin agizkoaren «plecare»-tik abiatuta, «hurbildu,
urreratu» zentzua hartuta, eta frantsesez «plier, ployer» eta abar.
Hastapeneko «re-» aurrizkiaren errepikatze (!) zentzuarekin batera, ez
zait «errepika» («esan edo egin dena berriz esan edo egin») oso
urrunekoa iruditzen.
Tira, baina ez nuke lepoa jokatuko. Azkenean, agian onena Karlos del
Olmok aipatu duen «berregintza».
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago