[itzul] Erreplika/errepika
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Aza 19, 14:30:50, CET 2004
Nik ere erabili dudanez, esan nahi nuke Gotzonen argudioa interesgarria
iruditu zaidala, gure Karlosen begi zoliari jarraiki, eta bere iritzia neure
egiten dudala, ez etimologiari dagokionez, ez baitakit ezer horretaz,
"errepika" hitzaren balioaz baizik.
Elhuyarren ez eze Euskaltermen ere hiru aldiz agertzen da "erreplika":
[3/1] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Arteak | Pintura, marrazkia, grabatua
eu erreplika
es réplica
fr réplique
en replica
----------------------------------------------------------------------------
----
[3/2] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Zuzenbidea | Zuzenbide prozesala | Zuzenbide prozesal zibila
Definizioa: Munta handiko judizioetan, demandatzaileak demandatuaren
demanda-erantzunari ihardestea.
eu kontraerantzute
erreplika
es réplica (1881eko PZLko 540-549 art.ak)
fr réplique
----------------------------------------------------------------------------
----
[3/3] Kontsulta-fitxak
Sailkapena: Informatika
eu erreplika
es replicación
Lehena zen, noski, nik erabilitako adiera, Artean. Bigarrenean
"kontraerantzute" da lehen aukera (ohartu ingelesez ez dagoela jasota)
Zuzenbidean, baina lehenengo esanahiarekin zerikusirik ez daukala.
Hirugarrena, Informatikan baina ez dakit zer esateko.
Nire iritziz, behar(handi)rik gabe hasten gara horrelako hitzak adiera
batekin erabiltzen, eta konturatu orduko erdaraz dituen esanahi guztietarako
erabiltzen ditugu, beharrik gabe (orain bai).
Jon Agirre
Bizkaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041119/fd378338/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago