ER: [itzul] Erreplika/errepika

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Al, Aza 22, 09:58:26, CET 2004


RE: [itzul] Erreplika/errepikaGuztiz ados (aipatuko dudan kontuan izan
ezik), eta, beti bezala, eskerturik azalpenen zehaztasun eta
argitasunarengatik.

Halabeharrez (eta ITZULeko jendearen bake eta zorionerako), ingeniaritza
genetikoarik buruzko testu bat bat itzultzen ibilia naiz bolada honetan, eta
han (frantsesezkoa da jatorrizkoa) "duplication" eta "réplication" bereizten
dira. Oker ez banago, bigarrena "sailean bikoiztea" edo dela ulertzen da.

Horregatik, eta testuinguru zail batzuetan, espezializazio-faltaz, "doblaje"
ere uler litekeelako, nik euskaraz ez dut eman "bikoizketa", "erreplikazio"
baizik . Antzeko arrazoiz baztertu ditut "kopia" zein "kopiatze", eta bide
beretik iruditzen zait oso egokia arterako "erreplika" hori.
Hala, bada, kobazulo artistikoona ere "erreplika" emango nuke nik, nahiz
beste askotan nik neuk ere ez nukeen jokatuko hain literal.

Erreplikante honen erantzunaren kopiak lasai bikoiztu ditzake nahi duenak,
edo birrerreplika.
  -----Jatorrizko mezua-----
  Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Antton Gurrutxaga
  Bidalia: Ostirala, 2004.eko azaroak 19 17:39
  Nora: 'ItzuL'
  Gaia: RE: [itzul] Erreplika/errepika


  Batzuetan, hitza noiz mailegatu den hartu izan da kontuan grafia
erabakitzerakoan. Esaterako, 'errektore' erabiltzen dugu gaur egun
unibertsitateko kargua adierazteko, aspaldi mailegatu genuen 'erretore'-ren
etimologia berekoa izan arren. Orobat 'dotrina/doktrina' bikotea (HB:
dotrina 1 h. kristau(-)ikasbidea. 2 h. doktrina). Ikuspegi horretatik,
defenda liteke agur egungo 'erreplika' maileguaren grafia; beste kontu bat
da mailegatzea beharrezkoa den,


  Guk zalantza egin dugu maiz 'erreplika' / 'erreplikatu' mailegua onartu
behar litzatekeen, eta ez 'l'-agatik (hau da, 'errepika'/'errepikatu' hartu
behar ote litzatekeen), beste hitz bat edo batzuk aski ote liratekeen argi
ez dagoelako baizik. Hona hemen kasu batzuk:


  a) Adiera orokorrerako (Seco: Copia o reproducción), 'kopia', baina
bestelako aukerak ere badaude: 'halakoaren berdina' ('la oveja Dolly es una
réplica exacta de su primera madre: Dolly ardia bere lehen amaren
berdin-berdina da')


  b) Biokimikan eta genetikan, DNAren kasuan adibidez, 'bikoiztu' erabil
daitekeela uste dugu (eta horren emaitza, 'kopia'), baina aitortu behar da
alorreko aditu gehienek 'erreplikatu' erabiltzen dutela; gainera, batzuetan
oso zaila da (ezinezkoa ez esateagatik) 'erreplika'-ren bidetik erabat
aldentzea. Esaterako, ingelesezko 'replicase' entzima nola eman genezake
euskaraz 'erreplikasa' mailegatu gabe. Horregatik, oraingoz gure hiztegian
'erreplikatu' eta 'erreplikazio' ageri dira, baina 'bikoiztu' ere proposatu
diegu aditu batzuei.


  c) Zuzenbidean 'erantzun' aski izan daitekeela uste dugu


  d) Lurrikara baten ondoren gertatzen diren intentsitate txikiagoko
mugimenduak adierazteko, beharbada 'errepika' egokia izan daiteke


  e) Artelanetan, 'erreplika' erabiltzea proposatzen dugu (Euskalterm-en
bezala). Ez dugu uste 'kopia'-k esanahi bera duenik. Adibidez, jatorrizko
obraren egileak berak egina izaten da (edo horren dizipulu batek), eta,
alderdi batzuetan, jatorrizkoa ez bezalakoa izan daiteke (Ik.
Merrian-Webster, Moliner, Seco...)


  f) Informatikan, 'erreplika' erabili izan dugu, baina, gehienetan,
'kopia'. Dena den, gai hau ez dago hain argi eta hobeto aztertu behar da.
Adibide bana (Office 97):

  "No available database has a replica of this object" = "Ez dago objektu
horren erreplikarik duen datu-base erabilgarririk"

  "A link in a file that I replicated on my portable computer used to work
offline, but now the link is broken" = "Ordenadore eramangarrian kopiatutako
fitxategiaren estekak lineaz kanpo funtzionatzen zuen, baina orain esteka
eten egin da"


  Bidenabar, nola eman liteke euskaraz zientzia-fikzioko obra batzuetan,
adibidez 'Blade Runer'-en, agertzen den 'replicant' delakoa?

  Alfontso, Ane eta Antton

   -----Mensaje original-----
  De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
  Enviado el: viernes, 19 de noviembre de 2004 14:31
  Para: itzul a bildua postaria.com
  Asunto: RE: [itzul] Erreplika/errepika


    Nik ere erabili dudanez, esan nahi nuke Gotzonen argudioa interesgarria
iruditu zaidala, gure Karlosen begi zoliari jarraiki, eta bere iritzia neure
egiten dudala, ez etimologiari dagokionez, ez baitakit ezer horretaz,
"errepika" hitzaren balioaz baizik.

    Elhuyarren ez eze Euskaltermen ere hiru aldiz agertzen da "erreplika":

    [3/1] Hiztegi Terminologikoa
    Sailkapena: Arteak | Pintura, marrazkia, grabatua
    eu  erreplika
    es  réplica
    fr  réplique
    en  replica

    ------------------------------------------------------------------------
--------

    [3/2] Hiztegi Terminologikoa
    Sailkapena: Zuzenbidea | Zuzenbide prozesala | Zuzenbide prozesal zibila
    Definizioa: Munta handiko judizioetan, demandatzaileak demandatuaren
demanda-erantzunari ihardestea.
    eu  kontraerantzute
     erreplika
    es  réplica (1881eko PZLko 540-549 art.ak)
    fr  réplique

    ------------------------------------------------------------------------
--------

    [3/3] Kontsulta-fitxak
    Sailkapena: Informatika
    eu  erreplika
    es  replicación

    Lehena zen, noski, nik erabilitako adiera, Artean. Bigarrenean
"kontraerantzute" da lehen aukera (ohartu ingelesez ez dagoela jasota)
Zuzenbidean, baina lehenengo esanahiarekin zerikusirik ez daukala.
Hirugarrena, Informatikan baina ez dakit zer esateko.

    Nire iritziz, behar(handi)rik gabe hasten gara horrelako hitzak adiera
batekin erabiltzen, eta konturatu orduko erdaraz dituen esanahi guztietarako
erabiltzen ditugu, beharrik gabe (orain bai).

    Jon Agirre
    Bizkaia


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041122/bf0b5f42/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago