[itzul] Erreplika/errepika
Antton Gurrutxaga
agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Or, Aza 19, 17:38:42, CET 2004
RE: [itzul] Erreplika/errepikaBatzuetan, hitza noiz mailegatu den hartu izan
da kontuan grafia erabakitzerakoan. Esaterako, 'errektore' erabiltzen dugu
gaur egun unibertsitateko kargua adierazteko, aspaldi mailegatu genuen
'erretore'-ren etimologia berekoa izan arren. Orobat 'dotrina/doktrina'
bikotea (HB: dotrina 1 h. kristau(-)ikasbidea. 2 h. doktrina). Ikuspegi
horretatik, defenda liteke agur egungo 'erreplika' maileguaren grafia; beste
kontu bat da mailegatzea beharrezkoa den,
Guk zalantza egin dugu maiz 'erreplika' / 'erreplikatu' mailegua onartu
behar litzatekeen, eta ez 'l'-agatik (hau da, 'errepika'/'errepikatu' hartu
behar ote litzatekeen), beste hitz bat edo batzuk aski ote liratekeen argi
ez dagoelako baizik. Hona hemen kasu batzuk:
a) Adiera orokorrerako (Seco: Copia o reproducción), 'kopia', baina
bestelako aukerak ere badaude: 'halakoaren berdina' ('la oveja Dolly es una
réplica exacta de su primera madre: Dolly ardia bere lehen amaren
berdin-berdina da')
b) Biokimikan eta genetikan, DNAren kasuan adibidez, 'bikoiztu' erabil
daitekeela uste dugu (eta horren emaitza, 'kopia'), baina aitortu behar da
alorreko aditu gehienek 'erreplikatu' erabiltzen dutela; gainera, batzuetan
oso zaila da (ezinezkoa ez esateagatik) 'erreplika'-ren bidetik erabat
aldentzea. Esaterako, ingelesezko 'replicase' entzima nola eman genezake
euskaraz 'erreplikasa' mailegatu gabe. Horregatik, oraingoz gure hiztegian
'erreplikatu' eta 'erreplikazio' ageri dira, baina 'bikoiztu' ere proposatu
diegu aditu batzuei.
c) Zuzenbidean 'erantzun' aski izan daitekeela uste dugu
d) Lurrikara baten ondoren gertatzen diren intentsitate txikiagoko
mugimenduak adierazteko, beharbada 'errepika' egokia izan daiteke
e) Artelanetan, 'erreplika' erabiltzea proposatzen dugu (Euskalterm-en
bezala). Ez dugu uste 'kopia'-k esanahi bera duenik. Adibidez, jatorrizko
obraren egileak berak egina izaten da (edo horren dizipulu batek), eta,
alderdi batzuetan, jatorrizkoa ez bezalakoa izan daiteke (Ik.
Merrian-Webster, Moliner, Seco...)
f) Informatikan, 'erreplika' erabili izan dugu, baina, gehienetan, 'kopia'.
Dena den, gai hau ez dago hain argi eta hobeto aztertu behar da. Adibide
bana (Office 97):
"No available database has a replica of this object" = "Ez dago objektu
horren erreplikarik duen datu-base erabilgarririk"
"A link in a file that I replicated on my portable computer used to work
offline, but now the link is broken" = "Ordenadore eramangarrian kopiatutako
fitxategiaren estekak lineaz kanpo funtzionatzen zuen, baina orain esteka
eten egin da"
Bidenabar, nola eman liteke euskaraz zientzia-fikzioko obra batzuetan,
adibidez 'Blade Runer'-en, agertzen den 'replicant' delakoa?
Alfontso, Ane eta Antton
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En nombre
de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: viernes, 19 de noviembre de 2004 14:31
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] Erreplika/errepika
Nik ere erabili dudanez, esan nahi nuke Gotzonen argudioa interesgarria
iruditu zaidala, gure Karlosen begi zoliari jarraiki, eta bere iritzia neure
egiten dudala, ez etimologiari dagokionez, ez baitakit ezer horretaz,
"errepika" hitzaren balioaz baizik.
Elhuyarren ez eze Euskaltermen ere hiru aldiz agertzen da "erreplika":
[3/1] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Arteak | Pintura, marrazkia, grabatua
eu erreplika
es réplica
fr réplique
en replica
--------------------------------------------------------------------------
------
[3/2] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Zuzenbidea | Zuzenbide prozesala | Zuzenbide prozesal zibila
Definizioa: Munta handiko judizioetan, demandatzaileak demandatuaren
demanda-erantzunari ihardestea.
eu kontraerantzute
erreplika
es réplica (1881eko PZLko 540-549 art.ak)
fr réplique
--------------------------------------------------------------------------
------
[3/3] Kontsulta-fitxak
Sailkapena: Informatika
eu erreplika
es replicación
Lehena zen, noski, nik erabilitako adiera, Artean. Bigarrenean
"kontraerantzute" da lehen aukera (ohartu ingelesez ez dagoela jasota)
Zuzenbidean, baina lehenengo esanahiarekin zerikusirik ez daukala.
Hirugarrena, Informatikan baina ez dakit zer esateko.
Nire iritziz, behar(handi)rik gabe hasten gara horrelako hitzak adiera
batekin erabiltzen, eta konturatu orduko erdaraz dituen esanahi guztietarako
erabiltzen ditugu, beharrik gabe (orain bai).
Jon Agirre
Bizkaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041119/660f6e18/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago