Re: [itzul] revolución de octubre
Josemari Navascués
aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
As, Urr 19, 12:01:26, CEST 2004
Nire asmoa ez zen nire iaiotasuna (urria, bestalde) erakustea, dauzkadan dokumentuak kontsultatu eta zuri zalantzak argitzen laguntzea baizik.
Eskuineko historialariena aipatu dudanean, "revolución" hitza erabiltzen ez dutenez edo ukatzen dutenez, ari nintzen (De la Cierva, Maeztu, Ledesma Ramos, Redondo, etab.), eta ez, "revolución" terminoarekin batera, ñabardurak azaltzeko, "insurrección" edo "alzamiento" erabiltzen dutenez. Nire asmoa, datu gisa, gertakizunari, nolabait, garrantzia ukatzeko joera ere badagoela adieraztea zen.
Bukatzeko, Gutierrezek, Eibarren gertatutakoari deitzeko, "revolucion" terminoaren ordez, "insurrección" erabiltzeko arrazoi nagusiari dagokionez, hiztegiak "cambio violento en las instituciones políticas de un país" adierarekin batera "mudanza o nueva forma en el estado o gobierno de las cosas" ere badakar. Eta 1934ko urriko gertakizunen ondoriozko hauteskundeen osteko "Frente Popularraren" agintaritzapean, Espainian (dibortzioa, abortua, emakumeen eskubideak, hezkuntza, etab.) eta Hego Euskal Herrian -Eibar barne, edo aitzindari, agian- (Autonomia Estatutua), "gauzen egoera eta gobernua" zeharo aldatu ziren.
Hala ere, lehen esan dizudan bezala, zeuk erabaki.
----- Original Message -----
From: "Asier Sarasua" <asarasua a bildua codesyntax.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, October 19, 2004 11:06 AM
Subject: Re: [itzul] revolución de octubre
Josemari Navascués-ek:
>Autore gehienek (nik daukadan dokumentazio ugariaren arabera, behintzat)
>iraultza deitzen diote.
>(...)Eskuineko historialari askok, garrantzia kendu nahian-edo,
>iraultzatzat jotzen ez badute ere,
Gai honetan ni baino askoz jantziago egongo zara, eta ez dizut ezetzik
esango, baina ez dut uste eskuindarren/ezkertiarren arteko aldea denik. Ez
hori bakarrik behintzat.
Toribio Etxebarria sozialista eibartarrak, "Revolución" hitzarekin batera,
"Insurrección" eta "Alzamiento revolucionario" aipatzen ditu. D. Ruiz
historialariak idatzitako liburu baten izenburua «Insurrección defensiva y
revolución obrera. El octubre español de 1934» da. Eibarren gertatutakoa
biltzen duen lan bakarraren izenburua (eta hau ere, garbi-garbi, ez da
eskuindar baten lana): "La insurrección de octubre del 34 y la II
República en Eibar" (Jesus Gutierrez, 2001). Eta euskaraz egin den lan
bakarrean ere (1993, argitaratu barik), Iraultza hitzarekin batera,
Altxamendu hitza ere badarabilte Oier Narbaiza eta Oier Arazolaza kazetariek.
Interneten ere, hainbat lekutan aipatzen da Insurrección hitza, bai foro
anarkistetan zein komunistetan.
Ez dut uste, beraz, eskuindarren patrimonioa denik (eta ezta beraien
asmakizuna ere).
Jesus Gutierrezen lanaren hitzaurrean, hauxe dio:
"Puede llamar la atención el título de este libro al denominar los hechos
como insurrección y no como revolución, pero la explicación es sencilla. La
palabra revolución se refiere al cambio violento en las instituciones
políticas de un país. Esos cambios radicales sí se dieron brevemente en
1934 en los casos de Cataluña con la proclamación del Estado catalán o en
los violentos acontecimientos de Asturias, con cambios sustanciales en la
vida de la sociedad y sus órganos de poder. Sin embargo, no parece la
definición más acertada para los sucesos de Eibar, ciudad en la que sí se
da una insurrección, definida como la sublevación o levantamiento de un
pueblo contra la autoridad legalmente establecida, pero no una revolución
propiamente dicha. Sin la pretensión de zanjar tan espinoso asunto
conceptual, en el caso de Eibar nos ha parecido más oportuno denominar
insurrección a los hechos ocurridos en la ciudad en octubre de 1934. "
Iñigo Roque-k:
>Urriaren aipua oso lausoa da, nahasgarria. Zuk zeuk esaten duzunez, urriko
>iraultza irakurri, eta, testuingururik ezean, ezin jakin Asturiaskoa edo
>Errusiakoa den. Beraz, erreferentziak beste bat behar du; esaterako,
>lekua. (...)
>Datuen arabera, zeuk erabaki.
Euskal Herriko eta Eibarko kasuak direnez nik aztertu behar ditudanak, eta
Gutierrezen aipamenari kasu eginez, "Insurrección" beharko luke, hortaz.
Eskerrik asko
Asier
>----- Original Message ----- From: "Asier Sarasua" <asarasua a bildua codesyntax.com>
>To: <itzul a bildua postaria.com>
>Sent: Tuesday, October 19, 2004 8:30 AM
>Subject: [itzul] revolución de octubre
>
>
>Revolución de Octubre. Ez dihardut Erusiakoaz, hemengoaz baizik. 1934ko
>urriaren 34an izan zena.
>Urriko Iraultza, Altxamendua eta Matxinada aurkitu ditut.
>
>Gazteleraz ere, Revolución esaten den arren, autore askoren ustez ez zen
>benetako iraultzarik izan, eta nahiago dute Insurrección edo Alzamiento
>erabiltzea.
>
>Eman behar izan duzue hori lehenago euskaraz?
>
>Eskerrik asko,
>Asier
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041019/af8d1ec9/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago