Re: [itzul] revolución de octubre

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
As, Urr 19, 12:38:42, CEST 2004


>Nire asmoa ez zen nire iaiotasuna (urria, bestalde) erakustea, dauzkadan 
>dokumentuak kontsultatu eta zuri zalantzak argitzen laguntzea baizik.

Bai, bai, eta eskertzen dut. Nik neuk urriko iraultzaz ezer gutxi dakit, 
eta dakidana oso lokala (Eibarren eta Arrasaten gertatukoa). Eskertzen dut, 
beraz.


>Eskuineko historialariena aipatu dudanean, "revolución" hitza erabiltzen 
>ez dutenez edo ukatzen dutenez, ari nintzen (De la Cierva, Maeztu, Ledesma 
>Ramos, Redondo, etab.), eta ez, "revolución" terminoarekin batera, 
>ñabardurak azaltzeko, "insurrección" edo "alzamiento" erabiltzen dutenez. 
>Nire asmoa, datu gisa, gertakizunari, nolabait, garrantzia ukatzeko joera 
>ere badagoela adieraztea zen.


Bai, baina garrantzia eman nahi diotenek ere, Insurrección darabilte sarri. 
Hartara, ez da garrantzi kontua bakarrik.


>Bukatzeko, Gutierrezek, Eibarren gertatutakoari deitzeko, "revolucion" 
>terminoaren ordez, "insurrección" erabiltzeko arrazoi nagusiari 
>dagokionez, hiztegiak "cambio violento en las instituciones políticas de 
>un país" adierarekin batera "mudanza o nueva forma en el estado o gobierno 
>de las cosas" ere badakar. Eta  1934ko urriko gertakizunen ondoriozko 
>hauteskundeen osteko "Frente Popularraren" agintaritzapean, Espainian 
>(dibortzioa, abortua, emakumeen eskubideak, hezkuntza, etab.) eta Hego 
>Euskal Herrian -Eibar barne, edo aitzindari, agian- (Autonomia 
>Estatutua),  "gauzen egoera eta gobernua" zeharo aldatu ziren.

Ez dakit zein neurritan lotu daitezkeen hain estu 1934ko urriko iraultza 
eta 1936ko otsaileko hauteskundeen emaitzak. Eraginen bat izango zuen, 
jakina, (Eibarren nabarmena, garbi dago), baina 16 hilabete horietan beste 
makina bat kontu ere gertatu ziren.  Azken batean, urriko iraultza 
Asturiasen eta Katalunian bakarrik izan zen aipagarria.

Bestalde, Fronte Popularrak 4 hilabete besterik ez zituen izan agintzeko, 
eta nahikoa lan izan zuen Gobernu barruko eta alderdien arteko eztabaida 
eta liskarrekin. Zuk aipatzen dituzun aldaketa gehienak 1931ko 
hauteskundeen eta konstituzioaren ondorio izan zirela esango nuke (eliza 
eta estatua banatzea, emakumeei boto-eskubidea onartzea, hezkuntzan izan 
ziren aldaketak, auzo-eskolak eraikitzea, autonomia estatutua, euskarari 
ofizialtasuna aitortzeko ahalegina...). Aldaketa gehienak, beraz, 
Errepublikaren aldarrikapenaren ondorio direla esango nuke, eta ez 1934ko 
urriko iraultzaren ondorio.

Hala ere, nire galdera historikoa baino linguistikoa zen. Batez ere 
jakitea, ea "Revolución de Octubre" hori, euskaraz nolabait arautua-edo 
zegoen. Gaztelaniaz Revolución Rusa (eta ez Insurrección) , Guerra Mundial 
(eta ez Europea), edo Motín de la Bounty (eta ez sublevación) finkatu diren 
moduan, ea euskaraz Urriko Altxamendua, Urriko Jaikialdia, Urriko Matxinada 
edo Urriko Iraultza..., ea zer den testu-liburuetan eta abarretan nagusitu 
dena (ezer nagusitu bada).

Asier







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago