Re: [itzul] revolución de octubre
Josemari Navascués
aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
As, Urr 19, 13:09:05, CEST 2004
Zerbaitetarako balio badizu, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan kontsultatuta:
Urriko iraultza eskatuz gero, Ik. Errusiako Iraultzak (1917) eta Espainiako Iraultzak (1934) ematen du.
Espainiako iraultzak eskatuta, 1934koari dagokionez, honako hau dio:
"Espainiako iraultza (1934) edo Urriko iraultza. Espainiako gobernu errepublikarrean CEDA alderdi eskuindarreko kideak sartutakoan ezkerreko alderdi eta erakundeek piztutako iraultza-mugimendua (1934), batez ere Asturias eta Katalunian gertatu zena. Kataluniako Generalitateko gobernuak Kataluniako estatua aldarrikatu zuen, baina gobernu zentralak berehala zapaldu zuen. Asturiasko meatzariek Oviedo hartu eta ia Asturias osoa kontrolperatu zuten. Gobernu zentralak armada bidali eta, hiru egunez borrokatu ondoren, matxinada bertan behera utzi zuen. Euskal Herrian UGT, komunista eta anarkosindikalistek grebarako deia egin zuten eta ELAk ere parte hartu zuen. Grebak iraun zuen bitartean Gipuzkoa, Bilbo eta inguruko industriguneetan istilu asko izan zen. Iraultza ondoren ezarritako salbuespen-egoeran, iraultzaren alde jarritako Gipuzkoako eta Bizkaiko zenbait alkate eta zinegotzi atxilotu egin zuten."
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041019/4649b8d0/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago