[itzul] nation state

Mikel Morris mmorris a bildua euskalnet.net
Or, Urr 22, 18:35:56, CEST 2004


Normalean, euskarak ingeles eta alemanieraren ordena hartzen du, ez 
gaztelaniaren ordena. Beraz, nation state = nazio-estatua.  Ez dakit 
zergatik, derrigorrez, gaztelaniaren antzekoa izan behar duen (betiko 
arrazoiak badazkikigu, baina ez dut eztabaida bat nahi).  Gainera. 
Elhuyarren nazio-estatua bada, eta nire hiztegian baldin bada (edo 
izango bada), zergatik estatutu-nazioa? Zer irabazten da? Hobe da 
ingelesaren eredua hartzea, hori baita munduko ikerketa-hizkuntza.

On divendres, oct 22, 2004, at 13:40 Europe/Paris, ealet8 wrote:

> Estado-nación erabiltzen da erdaraz adierazteko Estatua eta nazioa, 
> biak,
> den lur-eremua. Ez dut uste honako hau egia denik:
> Estado-nación: estatuaren nazioa
> Nacion-estado: nazioek osatzen duten estatua
> Espainia estado-nación dela esaten denean, Estatua eta Nazioa dela 
> esaten
> da. Hartara, ordenak ez du garrantzirik. Hala ere, nik estatu-nazio 
> hartuko
> nuke, gazteleraren ordenean.
> Nazio askoz osatuta estatuari estado plurinacional esan ohi zaio 
> gazteleraz,
> nazion gainetik dagoenari estado supranacional... alegia, estatuari 
> buruz
> ari gara. Horregatik jarriko nuke estatu lehenik, iruditzen zaidalako
> estatuari buruz ari dela nazioari buruz baino.
>
> xabier
> ----- Original Message -----
> From: "Ander Altuna" <zuzentzailea a bildua ueu.org>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Friday, October 22, 2004 9:53 AM
> Subject: [itzul] Estado-nación
>
>
>> Egun on
>>
>> Elhuyarrek nazio-estatu dakar; Euskaltermek estatu-nazio. Biak batera
>> ere irakurri ditut (estatu-nazio edo nazio-estatu). Zein aukeratu?
>>
>> Eskerrik asko
>>
>
>
*************************************************
Mikel Morris




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago