[itzul] nation state
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Al, Urr 25, 11:07:35, CEST 2004
Ba akaso inork beste gurutzadaren bat hasi (edo jarraitu) nahi duelako,
edozer gauza finkatzerakoan gaztelaniak erabiltzen dituenen kontrako formak
ezarri nahian-edo, hainbat hizkuntza-arlotan gertatu den, gertatzen den eta
(ziurrenik) gertatuko den moduan (betiko arrazoiak badazkikigu, baina ez dut
eztabaida bat nahi).
Zure galdera justu alderantziz egin daiteke.
Erabat ados Xabierrek (ealet 8) esandakoarekin eta haren azapenekin, ordenak
ez du garrantzi erabakigarrik eta, iritziak iritzi, aukeran egokiagoak
iruditzen zaizkit estatu-hiria, makina-erreminta, estatu-nazioa eta
horrelakoak alderantzizko ordena baino. Eta ordena hura (gutxienez) beste
bezain normala eta berezkoa da.
Txema Yarza
----- Original Message -----
From: "Mikel Morris" <mmorris a bildua euskalnet.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, October 22, 2004 6:35 PM
Subject: Re: [itzul] nation state
Normalean, euskarak ingeles eta alemanieraren ordena hartzen du, ez
gaztelaniaren ordena. Beraz, nation state = nazio-estatua. Ez dakit
zergatik, derrigorrez, gaztelaniaren antzekoa izan behar duen (betiko
arrazoiak badazkikigu, baina ez dut eztabaida bat nahi). Gainera.
Elhuyarren nazio-estatua bada, eta nire hiztegian baldin bada (edo
izango bada), zergatik estatutu-nazioa? Zer irabazten da? Hobe da
ingelesaren eredua hartzea, hori baita munduko ikerketa-hizkuntza.
On divendres, oct 22, 2004, at 13:40 Europe/Paris, ealet8 wrote:
> Estado-nación erabiltzen da erdaraz adierazteko Estatua eta nazioa,
> biak,
> den lur-eremua. Ez dut uste honako hau egia denik:
> Estado-nación: estatuaren nazioa
> Nacion-estado: nazioek osatzen duten estatua
> Espainia estado-nación dela esaten denean, Estatua eta Nazioa dela
> esaten
> da. Hartara, ordenak ez du garrantzirik. Hala ere, nik estatu-nazio
> hartuko
> nuke, gazteleraren ordenean.
> Nazio askoz osatuta estatuari estado plurinacional esan ohi zaio
> gazteleraz,
> nazion gainetik dagoenari estado supranacional... alegia, estatuari
> buruz
> ari gara. Horregatik jarriko nuke estatu lehenik, iruditzen zaidalako
> estatuari buruz ari dela nazioari buruz baino.
>
> xabier
> ----- Original Message -----
> From: "Ander Altuna" <zuzentzailea a bildua ueu.org>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Friday, October 22, 2004 9:53 AM
> Subject: [itzul] Estado-nación
>
>
>> Egun on
>>
>> Elhuyarrek nazio-estatu dakar; Euskaltermek estatu-nazio. Biak batera
>> ere irakurri ditut (estatu-nazio edo nazio-estatu). Zein aukeratu?
>>
>> Eskerrik asko
>>
>
>
*************************************************
Mikel Morris
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago