[itzul] nation state
Mikel Morris
mmorris a bildua euskalnet.net
Al, Urr 25, 13:08:57, CEST 2004
Beno,
Batzuek zure bidea onartuko dute eta bestek beste bidea (Elhuyarrena
eta nirea). Erabiltzaile euskaldunek, azken hitza dute, azken batean.
Mikel Morris, hiri-estatu, makina-erreminta, eta nazio-estatu hitzak
hobesten dituena (Elhuyarrek egiten duen moduan)
On dilluns, oct 25, 2004, at 11:07 Europe/Paris, txema wrote:
> Ba akaso inork beste gurutzadaren bat hasi (edo jarraitu) nahi
> duelako,
> edozer gauza finkatzerakoan gaztelaniak erabiltzen dituenen kontrako
> formak
> ezarri nahian-edo, hainbat hizkuntza-arlotan gertatu den, gertatzen
> den eta
> (ziurrenik) gertatuko den moduan (betiko arrazoiak badazkikigu, baina
> ez dut
> eztabaida bat nahi).
> Zure galdera justu alderantziz egin daiteke.
> Erabat ados Xabierrek (ealet 8) esandakoarekin eta haren azapenekin,
> ordenak
> ez du garrantzi erabakigarrik eta, iritziak iritzi, aukeran egokiagoak
> iruditzen zaizkit estatu-hiria, makina-erreminta, estatu-nazioa eta
> horrelakoak alderantzizko ordena baino. Eta ordena hura (gutxienez)
> beste
> bezain normala eta berezkoa da.
> Txema Yarza
> ----- Original Message -----
> From: "Mikel Morris" <mmorris a bildua euskalnet.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Friday, October 22, 2004 6:35 PM
> Subject: Re: [itzul] nation state
>
>
> Normalean, euskarak ingeles eta alemanieraren ordena hartzen du, ez
> gaztelaniaren ordena. Beraz, nation state = nazio-estatua. Ez dakit
> zergatik, derrigorrez, gaztelaniaren antzekoa izan behar duen (betiko
> arrazoiak badazkikigu, baina ez dut eztabaida bat nahi). Gainera.
> Elhuyarren nazio-estatua bada, eta nire hiztegian baldin bada (edo
> izango bada), zergatik estatutu-nazioa? Zer irabazten da? Hobe da
> ingelesaren eredua hartzea, hori baita munduko ikerketa-hizkuntza.
>
> On divendres, oct 22, 2004, at 13:40 Europe/Paris, ealet8 wrote:
>
>> Estado-nación erabiltzen da erdaraz adierazteko Estatua eta nazioa,
>> biak,
>> den lur-eremua. Ez dut uste honako hau egia denik:
>> Estado-nación: estatuaren nazioa
>> Nacion-estado: nazioek osatzen duten estatua
>> Espainia estado-nación dela esaten denean, Estatua eta Nazioa dela
>> esaten
>> da. Hartara, ordenak ez du garrantzirik. Hala ere, nik estatu-nazio
>> hartuko
>> nuke, gazteleraren ordenean.
>> Nazio askoz osatuta estatuari estado plurinacional esan ohi zaio
>> gazteleraz,
>> nazion gainetik dagoenari estado supranacional... alegia, estatuari
>> buruz
>> ari gara. Horregatik jarriko nuke estatu lehenik, iruditzen zaidalako
>> estatuari buruz ari dela nazioari buruz baino.
>>
>> xabier
>> ----- Original Message -----
>> From: "Ander Altuna" <zuzentzailea a bildua ueu.org>
>> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>> Sent: Friday, October 22, 2004 9:53 AM
>> Subject: [itzul] Estado-nación
>>
>>
>>> Egun on
>>>
>>> Elhuyarrek nazio-estatu dakar; Euskaltermek estatu-nazio. Biak batera
>>> ere irakurri ditut (estatu-nazio edo nazio-estatu). Zein aukeratu?
>>>
>>> Eskerrik asko
>>>
>>
>>
> *************************************************
> Mikel Morris
>
>
*************************************************
Mikel Morris
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago