[itzul] nation state
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Al, Urr 25, 13:35:05, CEST 2004
Uste dut lehendik ere bidea nahiko argi zegoela; hiria izaki eta estatu ere
den zerbait hiri-estatua bada (ez nire mezuan erreparatu gabe oker idatzi
dudan estatu-hiria), makina izaki eta erreminta den zerbait makina-erreminta
bada, ba estatu izaki eta nazio den zerbait.... ba garbi dago, non eta
bestelako pisuzko arrazoirik ez dauden, kontzeptu bererako kasu batzuetan
bai eta besteetan ez aplikatzeko. Inglesaren eta alemanaren ordenaren
arrazoiak erabat xelebre eta harrigarriak dira, umorez esateko.
Zuk esan bezala, erabiltzaile euskaldunek dut hitza, bai.
Ondo izan
----- Original Message -----
From: "Mikel Morris" <mmorris a bildua euskalnet.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, October 25, 2004 1:08 PM
Subject: Re: [itzul] nation state
Beno,
Batzuek zure bidea onartuko dute eta bestek beste bidea (Elhuyarrena
eta nirea). Erabiltzaile euskaldunek, azken hitza dute, azken batean.
Mikel Morris, hiri-estatu, makina-erreminta, eta nazio-estatu hitzak
hobesten dituena (Elhuyarrek egiten duen moduan)
On dilluns, oct 25, 2004, at 11:07 Europe/Paris, txema wrote:
> Ba akaso inork beste gurutzadaren bat hasi (edo jarraitu) nahi
> duelako,
> edozer gauza finkatzerakoan gaztelaniak erabiltzen dituenen kontrako
> formak
> ezarri nahian-edo, hainbat hizkuntza-arlotan gertatu den, gertatzen
> den eta
> (ziurrenik) gertatuko den moduan (betiko arrazoiak badazkikigu, baina
> ez dut
> eztabaida bat nahi).
> Zure galdera justu alderantziz egin daiteke.
> Erabat ados Xabierrek (ealet 8) esandakoarekin eta haren azapenekin,
> ordenak
> ez du garrantzi erabakigarrik eta, iritziak iritzi, aukeran egokiagoak
> iruditzen zaizkit estatu-hiria, makina-erreminta, estatu-nazioa eta
> horrelakoak alderantzizko ordena baino. Eta ordena hura (gutxienez)
> beste
> bezain normala eta berezkoa da.
> Txema Yarza
> ----- Original Message -----
> From: "Mikel Morris" <mmorris a bildua euskalnet.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Friday, October 22, 2004 6:35 PM
> Subject: Re: [itzul] nation state
>
>
> Normalean, euskarak ingeles eta alemanieraren ordena hartzen du, ez
> gaztelaniaren ordena. Beraz, nation state = nazio-estatua. Ez dakit
> zergatik, derrigorrez, gaztelaniaren antzekoa izan behar duen (betiko
> arrazoiak badazkikigu, baina ez dut eztabaida bat nahi). Gainera.
> Elhuyarren nazio-estatua bada, eta nire hiztegian baldin bada (edo
> izango bada), zergatik estatutu-nazioa? Zer irabazten da? Hobe da
> ingelesaren eredua hartzea, hori baita munduko ikerketa-hizkuntza.
>
> On divendres, oct 22, 2004, at 13:40 Europe/Paris, ealet8 wrote:
>
>> Estado-nación erabiltzen da erdaraz adierazteko Estatua eta nazioa,
>> biak,
>> den lur-eremua. Ez dut uste honako hau egia denik:
>> Estado-nación: estatuaren nazioa
>> Nacion-estado: nazioek osatzen duten estatua
>> Espainia estado-nación dela esaten denean, Estatua eta Nazioa dela
>> esaten
>> da. Hartara, ordenak ez du garrantzirik. Hala ere, nik estatu-nazio
>> hartuko
>> nuke, gazteleraren ordenean.
>> Nazio askoz osatuta estatuari estado plurinacional esan ohi zaio
>> gazteleraz,
>> nazion gainetik dagoenari estado supranacional... alegia, estatuari
>> buruz
>> ari gara. Horregatik jarriko nuke estatu lehenik, iruditzen zaidalako
>> estatuari buruz ari dela nazioari buruz baino.
>>
>> xabier
>> ----- Original Message -----
>> From: "Ander Altuna" <zuzentzailea a bildua ueu.org>
>> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>> Sent: Friday, October 22, 2004 9:53 AM
>> Subject: [itzul] Estado-nación
>>
>>
>>> Egun on
>>>
>>> Elhuyarrek nazio-estatu dakar; Euskaltermek estatu-nazio. Biak batera
>>> ere irakurri ditut (estatu-nazio edo nazio-estatu). Zein aukeratu?
>>>
>>> Eskerrik asko
>>>
>>
>>
> *************************************************
> Mikel Morris
>
>
*************************************************
Mikel Morris
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago