[itzul] nation state
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
Al, Urr 25, 13:28:42, CEST 2004
Nik ez dut inolako gurutzadarik hasi nahi gai honetan, are gutxiago
Elhuyarrekin, oro har, bera hiztegian jasotako proposamenak oso gustukoak
izaten baititut. Baina gai honetan zalantza bat sortu zait,alegia:
Estado-nacion esateko "nazio-estatu" erabiltzen badugu,
"nación-estado" esateko "estatu-nazioa" erabili beharko dugu, ez ala? Hori
horrela izanik, bi gauza eduki beharko ditugu kontuan:
Lehena: hurbilen ditugun hizkuntzetatik bereizten gara, alegia,
espainoletik eta frantsesetik -Euskaltermen arabera behintzat- hizkuntza
horietan kontrako bideari jarraitzen baitzaio.
Ikusi ahal izan dudanagatik, ingelesez zuek proposatzen duzuen
bideari jarraitzen zaio, baina nola esaten dute orduan "nación-estado"
Bigarrena: Aurrekoaren ildotik, zein da zuen proposamena
"nacion-estado" esateko, hau da, estatu bihurtu nahi duen herria
izendatzeko. Kontuan hartu Euskal Herria kontzeptu horretan koka genezakeela
-batzuen ustez, behintzat- eta gure artean erabilera izan dezakeen terminoa
dela.
Ondo izan. Zelai
-----Mensaje original-----
De: Mikel Morris [mailto:mmorris a bildua euskalnet.net]
Enviado el: lunes, 25 de octubre de 2004 13:09
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] nation state
Beno,
Batzuek zure bidea onartuko dute eta bestek beste bidea (Elhuyarrena
eta nirea). Erabiltzaile euskaldunek, azken hitza dute, azken batean.
Mikel Morris, hiri-estatu, makina-erreminta, eta nazio-estatu hitzak
hobesten dituena (Elhuyarrek egiten duen moduan)
On dilluns, oct 25, 2004, at 11:07 Europe/Paris, txema wrote:
> Ba akaso inork beste gurutzadaren bat hasi (edo jarraitu) nahi
> duelako,
> edozer gauza finkatzerakoan gaztelaniak erabiltzen dituenen kontrako
> formak
> ezarri nahian-edo, hainbat hizkuntza-arlotan gertatu den, gertatzen
> den eta
> (ziurrenik) gertatuko den moduan (betiko arrazoiak badazkikigu, baina
> ez dut
> eztabaida bat nahi).
> Zure galdera justu alderantziz egin daiteke.
> Erabat ados Xabierrek (ealet 8) esandakoarekin eta haren azapenekin,
> ordenak
> ez du garrantzi erabakigarrik eta, iritziak iritzi, aukeran egokiagoak
> iruditzen zaizkit estatu-hiria, makina-erreminta, estatu-nazioa eta
> horrelakoak alderantzizko ordena baino. Eta ordena hura (gutxienez)
> beste
> bezain normala eta berezkoa da.
> Txema Yarza
> ----- Original Message -----
> From: "Mikel Morris" <mmorris a bildua euskalnet.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Friday, October 22, 2004 6:35 PM
> Subject: Re: [itzul] nation state
>
>
> Normalean, euskarak ingeles eta alemanieraren ordena hartzen du, ez
> gaztelaniaren ordena. Beraz, nation state = nazio-estatua. Ez dakit
> zergatik, derrigorrez, gaztelaniaren antzekoa izan behar duen (betiko
> arrazoiak badazkikigu, baina ez dut eztabaida bat nahi). Gainera.
> Elhuyarren nazio-estatua bada, eta nire hiztegian baldin bada (edo
> izango bada), zergatik estatutu-nazioa? Zer irabazten da? Hobe da
> ingelesaren eredua hartzea, hori baita munduko ikerketa-hizkuntza.
>
> On divendres, oct 22, 2004, at 13:40 Europe/Paris, ealet8 wrote:
>
>> Estado-nación erabiltzen da erdaraz adierazteko Estatua eta nazioa,
>> biak,
>> den lur-eremua. Ez dut uste honako hau egia denik:
>> Estado-nación: estatuaren nazioa
>> Nacion-estado: nazioek osatzen duten estatua
>> Espainia estado-nación dela esaten denean, Estatua eta Nazioa dela
>> esaten
>> da. Hartara, ordenak ez du garrantzirik. Hala ere, nik estatu-nazio
>> hartuko
>> nuke, gazteleraren ordenean.
>> Nazio askoz osatuta estatuari estado plurinacional esan ohi zaio
>> gazteleraz,
>> nazion gainetik dagoenari estado supranacional... alegia, estatuari
>> buruz
>> ari gara. Horregatik jarriko nuke estatu lehenik, iruditzen zaidalako
>> estatuari buruz ari dela nazioari buruz baino.
>>
>> xabier
>> ----- Original Message -----
>> From: "Ander Altuna" <zuzentzailea a bildua ueu.org>
>> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>> Sent: Friday, October 22, 2004 9:53 AM
>> Subject: [itzul] Estado-nación
>>
>>
>>> Egun on
>>>
>>> Elhuyarrek nazio-estatu dakar; Euskaltermek estatu-nazio. Biak batera
>>> ere irakurri ditut (estatu-nazio edo nazio-estatu). Zein aukeratu?
>>>
>>> Eskerrik asko
>>>
>>
>>
> *************************************************
> Mikel Morris
>
>
*************************************************
Mikel Morris
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041025/39dcad46/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago