[itzul] bulling vs. bullying

Mikel Morris mmorris a bildua euskalnet.net
Or, Urr 29, 10:41:35, CEST 2004



> Dena den, Oxford hiztegian "politeness" zer den begiratuz gero, hainbat
> hobeto denontzat. Eta ez hasi, mesedez, anglosaxoiok halako ohiturak
> dituzuela...
Hori ez dut eztabaidatu nahi. Kontua ez da nor den anglosaxoniarra edo 
jatorrizko euskalduna  edo ezer.  Ez hasi holako kontu etnikoekin. 
Guztiok gizakiak gara. Tonua ingeles irakasle etsi-etsiarena da, 
besterik ez (oinarri-oinarrizko kontu ortografikoa da, bully + ing = 
bullying, ez "bulling" eta hori ez jakiteak nire onetik ateratzen nau. 
Barkatu. Etsipena ezkutatu behar da)
>
> Itzul-en, sarri, okerbideak proposatzen ditugu, ustez egoki 
> direlakoan, on
> asmoz, inork besterik ez dioelako...
>
> Bullying/bulling dela eta:
>
> Interneten hamaika mila adibide dituzu, batarenak nahiz bestearenak 
> (webgune
> ofizialetan ere bai).

Barkatu, baina bulling ez da, ez,  bullying. Bulling zera da:


the dislodging of rock by exploding blasting charges in fissures

Kontuz ibili  behar da internetekin. "Bulling" (hamaika) mila aldiz 
agertzen bada ere, ez da bullying. Barkatu. Jendeak erruak egin 
ditzake, baita interneten ere. Baina, esanak esan, idatziak idatzi, 
webguneak webgune, bulling ez da bullying eta ez da inoiz izango.

>
> Nondik nora sortu da "bully" berba, Morris jauna?

Webster hiztegiaren arabera

bully:  probably modified from Dutch boel, from Middle Dutch boele, 
from Middle High German buole, probably baby talk version of bruoder 
"brother".


Beraz, ez du zerikusirik "bull" hitzarekin.

Mikel




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago