[itzul] Karabi-karaba
Alberto Martinez de la Quadra
itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Ost, Ira 1, 11:46:45, CEST 2004
Batek bestelakorik esan badu ere, nik esango nuke «bapiruke» eta
«karaba» desberdinak direla Bermeon: «bapiruke» jokoan “bat, bi, hiru,
lau, bost
” kontatzen da eta arteetan ezkutatu den jendea aurkitu behar
izaten da; «karaban» “uno, dos, tres, carabá” esaten da, burua jiratu,
eta mugitzen ikusten dena hasierako tokira bidaltzen da. Bermeon erdaraz
esaten da.
Nik txikitan Bermeon hala entzun (eta jokatu) dut eta nik baino
zaharragoek ere hala baieztatu didate.
Alberto
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Rey Escalera, Fernando (Traductor BON)
Enviado el: miércoles, 01 de septiembre de 2004 11:27
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Karabi-karaba
Batzuek batzuetan eskatu bezala, hona hemen zer bildu dudan. Oraindik ez
dut erabaki zer egin, baina hor duzue:
Iruña, Otsagi, Zilbeti, Elo (N)...: Un, dos, tres, carabi-caraba que
miro ya. Izena: carabi-caraba. Bermeo (B): "bat, bi, hiru, lau..."
Izena: "bapiruke ibili" Arbizu (N): "bat, bi, hiru, lau...", Moreda (A:)
"Un, dos, tres, carabí, carabá que voy a mirar" Aramaio (A): "Un, dos,
tres, karabin, karaba" Galdames (B): "Un, dos, tres, no vale mover"
Elgoibar (G): "Un, dos, tres, carabín, carabera" Elosua (G): Bat, bi,
hiru, eguzki" edo "Un, dos, tres carabín bombá". Artziniega (A) eta
Portugalete(B): "Un, dos, tres carabín bombá". Lekeitio (B): "Kalabaka
txorien kaka". Oñati (G): "bat, bi, hiru, lau... bakalau". Amikuzen
(BN): "un, deux, trois, soleil" Ulibarri programa (Joku eta jolas
bilduma): "Bai, bi, hiru Karabin Karaba"
Eskerrik asko guztiei.
Fernando.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040901/cfa7cd9f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago