[itzul] Karabi-karaba

Alberto Martinez de la Quadra itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Ost, Ira 1, 13:06:37, CEST 2004


Lehen ahaztu zait kontu bi aipatzea. 
Nabarnizko Hiztegian «karabaka olgau» batu nuen.
Juan Martin Elexpururen «Bergara Aldeko Lexikoa»n ere 'karábaka' batu
zen, baina, antza denez, beste joko bat da. Bertako sarreran hau
adierazten da:
	KARABAKA. (c). Txikitan sarri egiten genuen jolasa. Bat katigu
gelditzen da eta honek beste bat harrapatu behar du. Gero biak eskutik
oraturik hirugarren bat; gero hirurak laugarren bat, eta horrela denak
harrapatu arte. Juego infantil arriba explicado. Karabaka ibiliko ga?
Katiguak jolasari hasiera emateko –Karabá! oihukatzen du eta –Kaskaría
labará! erantzuten zaio. Kaletarrek "a pillas-pillas” ere deitu izan
diote jolas honi.
Aipatu beharra dago –Nabarnizen behintzat bai, eta besteetan ere hala
dela uste dut– -ka atzizkia gehituta, adizlaguna  (karabaka olgatu)
nahiz izena («karabakie», «bolaka-bolakie» bezala) sortzen dela.
Bigarren kontua: aurreko mezuan aipatutako «bapiruke» horren forma
normalizatua -a-z amaituko dela, -ka atzizkia baita hor dagoena.

Alberto

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040901/75a5a95e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago