RE: [itzul] ejecución dineraria

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Ira 3, 08:47:38, CEST 2004


"...titulu edo agiri hori betearazteko jarraitzen dituzun izapide..."

 

Titulu edo agiri hori dirutu egiten da, beraz, dirutzea.

 

Jon

 

-----Mensaje original-----
De: z-nikolas a bildua ej-gv.es [mailto:z-nikolas a bildua ej-gv.es] 
Enviado el: jueves, 02 de septiembre de 2004 13:33
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] ejecución dineraria

 

Kaixo. Oraingoan kontu tekniko batekin natorkizue.

 

Epaitegietako "ejecución dineraria en materia de Familia" itzuli behar dugu
(ikastaro baten izenburua omen da) eta zalantzak ditugu nola. Lehendabizi,
zer den azaltzen saiatuko natzaizue:

Epaitegietan egiten den prozedura bat da, hain zuzen, exekutatzeko titulua
duzularik (sententzia edo epaia, notarioren eskritura batzuk...), titulu edo
agiri hori betearazteko jarraitzen dituzun izapide multzoa.

 

            Kontua da mailegua har genezakeela eta 'diru-exekuzioak, Familia
arloan' itzuli. Legelari batek ulertuko lukeelakoan gaude, gaztelaniazko
kontzeptua ezagutzen baitu, baina bestelako pertsona batentzat arraro
samarra egingo zaiola uste dugu. Beste proposamen bat badugu,  nahiz eta
itzulpen libreagoa izan: "diru-eskariak exekutatzea, Familia arloan" edo
"diru-eskariak betearaztea, Familia arloan". Eduki aldetik ondo dagoela uste
dugu, baina ez gaude ziur libreegia ote den itzulpena, termino tekniko bat
izanik.

 

            Zer deritzozue?. Eskerrik asko. Zelai 

 

            

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/0f0e234a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago